90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laguntzak, euskarazko udako kanpaldiak egiteko 2024an. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 755184.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/755184).

Alkatetzaren apirilaren 15eko 183/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi da, dirulaguntzak emateko euskarazko udako kanpaldiak egiteko 2024an. Halaber, haren oinarri arautzaileak onetsi dira.

Lehena.–Onuradunak.

Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin dutenak eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza Zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Oinarri hauen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horien edukiak izanen dira ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es/board/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako kuota, guztira, 600,00 euro izanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaera horiek 2024ko irailean aurkeztu behar dira.

Oltza Zendean, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2406134