90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUNGO GIZARTE ZERBITZUETAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, familia langilearen lanpostua aldi baterako kontratuekin betetzeko izangai zerrenda bat osatzeko

Deialdia egiten da, hautaproben bidez familia langilearen lanpostuan aritzeko izangai zerrenda bat osatzeko, Irurtzungo Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitatean sortzen diren beharrei aldi baterako kontratuekin erantzutearren.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da Mankomunitatearen web-orrian (www.ssbirurtzun.eus), baita mankomunitateko herritarren arretarako bulegoan ere (Irurtzungo Foru plaza zenbakirik gabe).

Irurtzunen, 2024ko apirilaren 16an.–Lehendakaria, Unai Razkin Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2406187