90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, zuzenbideko lizentziadunen 6 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko apirilaren 17an:

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak 2024ko martxoaren 8an emandako ebazpen bidez onetsi zuen Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko zuzenbideko lizentziadunen sei lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ekoan, argitaratu baitzen. Ez denez eskaerak aurkezteko epearen barruan izangairik aurkeztu, honakoa,

EBATZI DUT:

1.–Deialdia bete gabe uztea.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara dadin agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko apirilaren 17an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2406375