90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Gora jotzeko 23-02433 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, psikologo lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Gora jotzeko errekurtsoa. Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Lehendakaritzak ebazpen bat eman zuen 2023ko azaroaren 9an. Ebazpen horren bidez, baliogabetu egin zen psikologo lanpostu huts bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona. Ebazpen horren kontra 23-02433 gora jotzeko errekurtsoa jarri da, eta errekurtsoan interesdun diren guztiak epatzen dira.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Silvia García Alfaro andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Iruñeko Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Lehendakaritzaren 2023ko azaroaren 9ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, baliogabetu egin zen psikologo lanpostu huts bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2024ko apirilaren 16an.–Zuzendari kudeatzailea, Alfredo Hoyuelos Planillo.

Iragarkiaren kodea: L2406115