90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXALAR

2024. urterako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren apirilaren 15eko 29/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Etxalarko Udalaren 2024. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

–Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa. D maila. Araubide-juridikoa: lan-kontratudun finkoa. Lanpostua betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa. Euskara maila: B2 ahozkoa, B1 idatzizkoa.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxalarren, 2024ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Iragarkiaren kodea: L2406114