90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AÑORBE

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

2024ko apirilaren 17an, Añorbeko Udaleko alkate udalburuak honako ebazpen hau eman zuen:

Añorbeko Udalak, 2024ko otsailaren 16an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Añorbeko Udalaren 2024rako langileen plantilla organikoa. Jendaurreko aldia iragan zenez inork alegaziorik aurkeztu gabe, plantilla organikoa behin betiko onetsi eta osorik argitara eman zen 2024ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean.

Osoko bilkura berean, hasiera batez onetsi zen Añorbeko Udalaren 2024ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, eta behin betiko onetsi zen 2024ko martxoaren 26an.

Añorbeko Udalaren zerbitzuko langileen 2024ko ekitaldirako plantilla organikoan, lanpostu huts gisa agertzen da zerbitzu anitzeko enplegatuaren lanpostua, honako ezaugarri hauekin:

2. lanpostua.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua; maila: D; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldia: osoa; osagarriak: lanpostukoa, %14; mailako osagarria, %15; 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria, %2,99; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

Kontuan hartu da Añorbeko Udalaren langile premiak bete behar direla langile berriak sartuz, jarraikiz xedatuta dagoenari Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. eta 10. artikuluetan.

Kontuan hartu da lan publikoaren eskaintza hiru urteko epe luzaezinean garatu behar dela, jarraikiz xedatuari 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikuluari (dekretu horrek onesten du Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

Kontuan hartu da alkatetza honi dagokiola lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena, hala xedatuta baitago Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan.

Beraz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Añorbeko Udalaren 2024ko ekitaldirako lan publikoaren eskaintza onestea:

2. lanpostua.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua; maila: D; araubide juridikoa: funtzionarioa; lanaldia: osoa; osagarriak: lanpostukoa, %14; mailako osagarria, %15; 19/2008 Foru Dekretuaren araberako osagarria, %2,99; sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: hutsik.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta Añorbeko Udalaren iragarki-taulan.

Aditzera ematen dut, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Añorben, 2024ko apirilaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L2406183