90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, ondasun higiezin batzuena, El Buston, Los Arcosen eta Muesen.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko otsailaren 8an, erabaki zuen behean azaltzen diren ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatuak enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00645.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200100645 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasunak:

–1. lotea:

Erregistrokoa: El Bustoko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroko 509 zenbakikoa (2183. liburukia, 8. liburua, 16. orria, IDUFIR 31008000590286).

"Hiri finka: El Bustoko etxea eta orubea, El Portillo plazako 25. zenbakian. Ehun eta hamar metro karratuko azalera du: laurogei metro karratu etxeari dagozkio, eta gainerakoa orubeari. Mugakideak: eskuinean, Ricardo Garínena; ezkerrean (iparraldea da), Silcina Osésena; eta atzealdean, kalea. Katastroko 1. poligonoko 40. lurzatia da.

Betearazi beharreko bermearen aurreko erregistro-kargak edo ukipenak: ez da zehaztu".

Katastrokoa: El Bustoko katastroko 1. poligonoko 40. lurzatiari dagokio (1. hiri azpiarea, 1-4 hiri unitatea). Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001525588IG.

–2. lotea:

1) El Bustoko 506 zenbakiko finka, IDUFIR gakoa: 31008000590255, El Bustoko Udalarena, honela deskribatzen da erregistro-liburuetan:

Landa-lurra: El Busto jurisdikzioko mahastia, La Plana y Media mugartean, 8. poligonoa, 34. lurzatia. Azalera: erregu bat eta zortzi area eta laurogeita hamazortzi zentiarea. Mugakideak: iparraldean, Salustiano Azcaraterena; hegoaldean eta ekialdean, Rafael Riparena; eta mendebaldean, Elisa Salinesena.

El Bustoko katastroa, 1. poligonoa, 303. lurzatia. Ondasun higiezinaren erreferentzia:

310000000001094750PK.

2) El Bustoko 507 zenbakiko finka, IDUFIR gakoa: 31008000590262, El Bustoko Udalarena, honela deskribatzen da erregistro-liburuetan:

Landa-lurra: lehorreko zereala, El Bustoko jurisdikzioan, Los Vascones mugartean. Azalera: hamar erregu eta hamalau almute edo laurogeita hamazazpi area eta hirurogeita hamalau zentiarea. Mugakideak: iparraldean, bidea; hegoaldean, Rafael Riparena; ekialdean, Saturnino Azcaraterena; eta mendebaldean, Juan Lacallerena. 4. poligonoko 35. lurzatia da, A eta B azpilurzatiak.

El Bustoko katastroa, 2. poligonoa, 28. lurzatia. Ondasun higiezinaren erreferentzia:

310000000001095102EA.

3) El Bustoko 508 zenbakiko finka, IDUFIR gakoa: 31008000590279, El Bustoko Udalarena, honela deskribatzen da erregistro-liburuetan:

Landa-lurra: zereala, El Bustoko jurisdikzioan, Corralejo mugartean, 4. poligonoko 40. lurzatian. Azalera: zortzi erregu eta hamabost almute, hau da, laurogei area eta hogeita lau zentiarea. Mugakideak: puntu kardinal guztietatik, Rafael Riparena.

El Bustoko katastroa, 2. poligonoa, 34. lurzatia. Ondasun higiezinaren erreferentzia:

310000000001095108OJ.

–3. lotea:

El Bustoko 510 zenbakiko finka, IDUFIR gakoa: 31008000590309, El Bustoko Udalarena, honela deskribatzen da erregistro-liburuetan:

Hiri finka: lastategia El Buston, La Laguna mugartean, laurogei metro koadro ingurukoa. Mugakideak: iparraldean eta ekialdean, errepidea; hegoaldean, bidea; eta mendebaldean, Ignacio Solanorena; ekialdeko aurrealdean, errepidea.

El Bustoko katastroa, 1. poligonoa, 66. lurzatia. Ondasun higiezinaren erreferentzia:

310000000001618030DT.

–4. lotea:

8096 zenbakiko finka, IDUFIR gakoa: 31008001129379, Los Arcoseko Udalarena, eta 2402 zenbakiko finka, IDUFIR gakoa: 31008001129389, Muesko Udalarena honela deskribatzen dira erregistro-liburuetan:

Landa-lurra; lehorreko lurra, lurzatien berrantolamenduko plano orokorreko 17. poligonoko 697 zenbakiko finka, Los Arcoseko udalarena, Valseca eta Valdelumbres izeneko lekuetan, Los Arcoseko udalerrian, hiru hektarea, hogeita lau area eta hogeita hamaika zentiarea, eta Mueseko udalerrian, hiru area eta zortzi zentiarea. Mugakideak: iparraldean, Valseca ibaia; hegoaldean, Valseca ibaia; ekialdean, Valseca ibaia; eta mendebaldean, Las Leras bidea. Hiru hektarea, hogeita zazpi area eta hogeita hemeretzi zentiareako azalera du. Zatiezina. Los Arcoseko 8. poligonoko 279. lurzatiari eta Muesko 4. poligonoko 493. lurzatiari dagokie.

Kargak:

Iruñeko Joaquín de Pitarque Rodríguez notario jaunaren aurrean 2004ko urtarrilaren 18an emandako ermandadeko testamentuan ezarritako testamentu debeku honek eragiten dio: jaraunsleak, Josefina Gainza Laveaga andreak, ezin izanen du xedatu inter vivos gisa jarauntsitako ondasunak administratzea; administrazioa, jaraunslea bizi den bitartean, Máximo Díaz Gainza jaunari eta María del Coro Gainza Aznárez andreari, testamentugileen lehengusuei, dagokie, zeinek mankomunatuta administratuko baitituzte Josefina Gainza Labeaga andreak jarauntsitako ondasunak, eta, gainera, horiek erabiltzeko ahalmenak izanen dituzte, betiere batera eta jaraunslearen mesedetan jardunez.

Katastrokoa: Los Arcosen, 8. poligonoko 279. lurzatia eta Muesen 4. poligonoko 493. lurzatia. Ondasun higiezinaren erreferentziak: 310000000001048699DX eta 310000000001298001HS, hurrenez hurren.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko apirilaren 24an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2406643