90. ALDIZKARIA - 2024ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

40/2024 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 22/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen da "SAN MARCOS II" haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektu aldaturako.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 22/2024 Ebazpenaren bidez eraikitzeko administrazio-baimena ematen da "SAN MARCOS II" haize-parkearen eta haren ebakuazio-azpiegituren proiektu aldaturako.

Parque Eólico de Navarra SLk akats bat atzeman du ebazpen horretan, proiektuaren kokapenean udal-mugarte gehiago ageri direlako sarbide eta konexio baimenean baino.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, akatsa zuzendu behar da.

Adierazitakoarekin bat, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak otsailaren 1ean emandako 10/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 16koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 27ko 22/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea eta, beraz, "Larragako, Leringo eta Oteitzako udal-mugarteetan" dioen tokian, esan behar du "Larragako udal-mugartean".

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura.

4. Ebazpen hau Parque Eólico Navarra SLri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (SEMSI-CE-1167-4).

Iruñean, 2024ko apirilaren 9an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2405879