2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Tatuaje estudioa
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko urriaren 21ean:
JOB 21-OCT-23 (8/UV).
«Ikusirik LIO/2022/1002 espedientea, Aitor Ramos Solak sustatutakoa, zeinean eskatzen baitu jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia, lokal bat eraberritzeko, tatuaje estudioa paratzeko Pedro Malón de Chaide kaleko 7an, behean, eta ikusirik udal txosten teknikoak,
EBAZTEN DUT:
Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoari egokituko zaizkio. Beste edozein obra osagarri egiteko, dagokion izapidea eginen da. 2023-03-17an eta 2023-05-15ean aurkeztutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesanik gertatuz gero.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira (edukiontzia jartzeaz gainera), aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Nafarroako Osasun Publikoaren eta La Osasunaren Institutuak 2023ko irailaren 19an emandako txostenean jasotako baldintzak bete beharko dira, lizentzia emateko baldintzak dira eta. Hauexek dira:
–Jarduerak dirauen bitartean, bete beharko da ezarrita dagoenarekin ekainaren 17ko 132/2022 Foru Dekretuan (tatuajea edo piercing-a egiten duten osasun arlotik kanpoko establezimenduek bete beharreko baldintza higieniko-sanitarioak ezartzen ditu) eta harekin bat datorren araudian.
–Jarduera hondakin arriskutsuen sortzaile txiki gisa inskribatu beharko da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko erregistroan.
–Abenduaren 26ko 28/2005 Legea bete beharko du (tabakismoaren kontrako osasun neurriak finkatu eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen ditu).
–Bete beharko dira irailaren 13ko 296/1993 Foru Dekretua (Foru Komunitatean hondakin sanitarioak kudeatzeko araudia ezartzen du) eta foru dekretu horren osagarri den urriaren 3ko 181/1994 Foru Dekretua, bai eta haiekin bat datorren araudia ere.
Instalatu eta une oro mantenduko dira dokumentazio teknikoan ezarritako suteen aurkako babeseko instalazioak eta ekipamenduak, eta horiek beteko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) "DB SI - Suteetarako segurtasuna" oinarrizko dokumentuan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den beste edozein araudi espezifikotan ezarritakoa.
Larrialdiko argiztapen-blokeak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon, eta sabaiaren azpitik gutxienez 30 cm-ra jarriko dira; bestela, sutea gertatuz gero, keak pilatzeak ez du eraginen ez betetzea "DB SUA - Erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna" oinarrizko dokumentuko SUA 4 ataleko 2. apartatuan ezarritako zerbitzu maila funtzionalak (Eraikingintzaren Kode Teknikoa).
Komun irisgarriak beharrezko ekipamendua izanen du, DB SUA dokumentuko A eranskinean (EKT) ezarritako baldintzen arabera.
Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.
Aire girotuaren eta erauzketaren kondentsatuak saneamendu-sarera isuri behar dira.
Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, instalazioari, funtzionamenduari, soinu-mailei eta bibrazioei dagokienez.
Aplikatzekoak diren xedapenetan, azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legean ezarritakoa beteko da (Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko Foru Legea).
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Lanak egunez soilik eginen dira, auzotarrei eragozpenik ez eragiteko. Indarrean dagoen araudian ezarrita dauden zarata-mugak bete beharko dira. Hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 6 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317095