9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Eraikuntzako eta instalazioetarako materialen biltegia (paratzea)

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko apirilaren 12an:

RUS 12-ABR-23 (53/US).

«IKUSIRIK Saltoki Logística Pamplona, SAk sustatutako LIO/2022/2809 espedientea. Bertan, sailkatutako jarduerarako lizentziak eta obrak eskatzen dira, Landaben Poligonoan, A kaleko 31 zenbakian, eraikuntzarako eta instalazioetarako materialak biltegiratzeko industria-nabeak egokitzeko. Eta udalaren txosten teknikoak ikusita, honako hau ebatzi dut:

Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:

Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da.

Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.

Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 3 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.

Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.

Obrak amaitu ondoren, honako hauek egin beharko dira: erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar da (inprimakia Armada etorbidea 2-5 helbideko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es web-orrian), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra amaierako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.»

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2317079