2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Kafetegia
Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Osasuneko zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko maiatzaren 30ean:
RUS 30-MAY-23 (20/US).
Ikusirik LIO/2022/2832 espedientea, José Ramón Larrayoz Munárrizek sustatutakoa, Crealia Restauracion SLren izenean. Bertan eskatu egiten ditu jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia, lokala egokitzeko kafetegirako, Katalunia kaleko 4ko behean (atzealdea, 1. lokala). Ikusirik, gainera, udalaren txosten teknikoak, ebatzi dut:
1.–Eskatutako lizentzia ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak deklaratutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste adierazpen edo lizentzia bat beharko da. Apirilaren 26an eta maiatzaren 16an sinatutako eranskinak aurreko dokumentazioaren gainetik egonen dira, kontraesana sortzen duten puntuetan.
Iruñerriko Mankomunitatearen 2022ko azaroaren 4ko txostenean (erantsita dago) ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Elikagaien Ikuskaritza Zerbitzuak 2023ko maiatzaren 22an emandako txostenean (erantsita dago) ezarritako baldintzak bete beharko ditu.
Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak.
Instalatu eta une oro mantenduko dira beharrezko instalazioak eta ekipamenduak suteen aurka babesteko, bai eta larrialdietarako argiak eta seinaleak ere. Horiek guztiek bete beharko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-SI eta DB-SUA oinarrizko dokumentuetan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta behar den gainerako araudi espezifikoan ezarritakoa.
Klimatizaziorako eta aireztapenerako instalazioak bete beharko dute Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritakoa. Kondentsatuak, halakorik bada, saneamendu sarera kanalizatuko dira. Aireztapen airea kanporatzeak ezin du afekziorik sortu kanpoko ingurunean.
Lokalaren fatxadako aireko zaratarekiko isolatze akustikoa, etxebizitzei dagokienez, izanen da, gutxienez, 60 dB(A), bat etorriz ezarrita dagoenarekin Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzaren 9. artikuluan.
Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: Zaratari buruzko 37/2003 Legea, azaroaren 17koa, eta hura garatzen duten dekretuak, alegia, 1513/2005 eta 1367/2007 errege dekretuak.
Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik (errotuluak barne). Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.
Lokalaren edukierak 41 pertsona du muga.
Lizentzia hauek ez dute bide ematen zangak edo bestelako obrak egiteko bide publikoan. Horrelakorik egin nahi izanez gero, bereiz izapidetuko dira, eta egin baino lehen.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, gehienez 6 hilabeteko epea egonen da obrak hasteko eta 4 hilabetekoa obrak bukatzeko. Lizentzia hau baliogabetzat joko da, horretarako espedientea egin ondoren, epe horretan obrak bukatu ez badira.
Aurkeztutako dokumentazioan, aplikagarri den araudian eta arlo honetan Udalak dituen irizpideetan oinarrituta, ezarri da lokalaren gehieneko edukiera 41 pertsonakoa dela. Hortik kanpo geratzen dira bertako langileak.
Jakinarazten dizugu, jarduera hasi aurretik, establezimendua erregistratu behar duzula Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, kafetegiaren jarduerarako. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos
Sukaldean, baxera eta tresnak garbitzeko tokian, harraskaz gain, eduki beharko da eskuak garbitzeko konketa bat, eskuzkoa ez den eragintza-txorrota daukana (ukondoarekin eragiteko txorrotak ez dira onartuko). Janaria prestatzeko eta elikagaiak manipulatzeko tokietatik hurbil egonen da, eta ur hotza eta beroa eta erabilera higienikorako osagarriak izanen ditu.
Barrako harraskak ere eskuzkoa ez den eragintza-txorrota izanen du, eta sukaldekoaren ezaugarri berberak.
2.–Baimentzea jabari publikoa okupatzea espedientean jasotzen diren obrako elementu osagarriekin, honako baldintza hauek ezarririk:
Jabari publikoaren okupazioari dagokionez, eremua behar bezala seinaleztatuta egon beharko da, eta oinezkoen pasabideak zabalera nahikoa izan beharko du. Gainera, bermatu egin beharko da eraikineko lokal, atari eta beste edozein sarbide edo irteera libre daudela.
Erabiliko diren konponbideek oinezkoen zirkulaziorako baldintza egokiak bermatu beharko dituzte.
Udalak eskatzen badu, okupazioa kendu beharko da.
Jabari publikoa okupatu baino lehen Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio, okupazioa egokitzeko oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren beharren arabera.
Zuhaitz, parterre edo beste landare elementuren bat kaltetzeko aukera badago, Lorezaintza Udal Zerbitzuari deitu beharko zaio.
Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua amaitu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da, eta, bertan, jaso beharko dira dagozkion tasak kitatu ahal izateko denbora (hasierako data eta amaierako data) eta okupatutako azalera. Partikularrak Udalari gorabehera horren berri ematen dionean amaituko da okupazioa edo aprobetxamendua (Ordenantza Fiskal Arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zehatzeko moduko zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzako Zerga Ordenantzan jasotako xedapenen arabera.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko duzu irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317078