2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Kafetegia
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko uztailaren 27an:
RUV 27-JUL-23 (4/UV).
«IKUSIRIK LIO / 2022 / 2343 espedientea, sutatu baitu Luis César Abecia Montoyak, DAN XU eta SIAOQING DONG ordezkatuz, zeinaren bidez eskatzen baitira jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia, kafetegia jartzeko Manuel López González kaleko 1ean, beheko solairuan, eta ikusirik, orobat, udal txosten teknikoak, ebatzi dut: eskatutako lizentziak ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera, baina ohartarazita baldintza hauek bete beharko direla:
Lanek jarraitu beharko diete eskatutakoari, erantsitako dokumentazioari, baldintza-agiri honi eta erakunde eskudunen txosten lotesleei, eta, obra osagarriren bat egin nahi bada, hura berritik izapidetu beharko da.
Baldin kontraesanik bada 2022-08-18ko proiektuarekin, lehenetsiko dira data hauetako eranskin teknikoak: 2022-09-08, 2022-12-14, 2023-03-07, 2023-05-07 eta 2023-06-17. Data berriena duena lehenetsiko da.
Lizentziek ez dute bide ematen zangarik edo bestelako obrarik egiteko bide publikoan. Horrelakorik egin nahi izanez gero, bereiz izapidetuko dira, eta egin baino lehen.
Teknikari eskudun batek gidatuko ditu obrak hasi eta buka, eta oinarri hartuko du prozedura honetan aurkeztutako dokumentazio tekniko bategina. Beharrezkotzat jotzen da agiri hori; izan ere, agiri barreiatu gehiegi sortu da, eta saihestu nahi dira interpretazio-akatsak eta kendu nahi dira kontraesanak, lehengo puntuan aipatutako lehentasun ordenaren arabera.
Eransten da Iruñerriko Mankomunitatearen (Iruñerriko Zerbitzuak SA) txostena, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Erantsitako dokumentazioaren arabera, eta aplikatzekoa den araudiari jarraikiz, 90 laguneko gehieneko edukiera izanen du lokalak. Hortik kanpo gelditzen dira bertako langileak. Okupazioa, denera, ezin izan da 100 lagun baino gehiagokoa, irteera bakarra izateagatik, jarraikiz Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-SI arauari.
"Kafetegia" da jarduera, 202/2002 Foru Dekretuaren definizioaren arabera.
Irteera-ateek eta haiei lotutako ibilbide guztiek beteko dituzte dagozkien determinazio guztiak, jarraikiz EKT-DB-SI eta EKT-DB-SUA arauei, eta, irekitzean, ez dute inbadituko eremu publikoa. Ate lerragarriek izanen dute automatikoki irekitzeko sistema, elektrizitatearen horniduran akatsa edo etena izaten den kasurako.
Instalatuko dira eta une oro mantenduko dira beharrezko instalazioak eta ekipamenduak suteen aurka babesteko, bai eta larrialdietarako argiak eta seinaleak ere. Horiek guztiek bete beharko dute honako arau hauetan ezarritakoa: EKT-DB-SI eta EKT-DB-SUA dokumentuak, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamendua, eta behar den gainerako araudi espezifikoa.
Ebakuatzeko seinaleztapena koherentea izanen da, norabideetan, dagoen irteerarekin.
Instalazioek eta makinek beteko dituzte berariaz eragiten dieten indarreko erregelamenduetan ezarritako baldintzak. Beste erakunde batzuen kontrolaren edo baimenaren menpe daudenek eduki beharko dituzte egoki diren justifikazio agiriak.
Klimatizaziorako eta aireztapenerako instalazioak bete beharko dute Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritakoa. Kondentsatuak, halakorik bada, saneamendu sarera kanalizatuko dira.
Zonakatze akustikoaren, kalitate-helburuen eta emisio akustikoen arloetan, instalazioek eta jarduerak zorrotz beteko dituzte Zaratari buruzko Legea garatzen duen 1367/2007 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak, honako hauei dagokienez: instalazioa, funtzionamendua, soinu-mailak eta bibrazioak. Jarduera hasi aurretik, zarata-mailak ebaluatuko dira, aipatutako araudiaren arabera. Kanpo itxiturako elementuen diseinuak ahalbidetuko du isilik ireki eta ixtea. Aurrekoa galarazi gabe, beteko dira, behar diren kasuetan, (EKT) DB-HR araua eta Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen ordenantzako isolamendu akustikoko baldintzak. Zehazki, barneko estaldurek izanen dituzte soinua xurgatzeko elementuak, ahalbidetuko dutenak betetzea gehieneko erreberberazio-denbora.
Aire biziatua kanpora ateratzeko sistema guztiak jarriko dira espaloitik 2,50 metro baino gehiagoko garaieran, lehentasunez, eta kanpoan nabaritzeko moduko ukipenik eragin gabe.
Komun irisgarriak baldintza guztiak beteko ditu, jarraikiz testu arauemaileari eta (EKT) DB-SUA arauko terminologia-eranskinari, baita bertako aparatuek ere. Konketaren kasuan, diseinu orokorrak, txorrota barne, ahalbidetuko du gurpil-aulkia darabiltenek erabiltzea, aipatutako araudiak ezarritako moduan.
Beteko dira Iruñeko Elikagaien higieneari buruzko ordenantza eta arlo honetan aplikatzekoa den gainerako araudia.
Jakinarazten dugu jarduera hasi aurretik establezimendua inskribatu behar dela Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Autonomikoan, kafetegiaren jardueran. Erregistro hori behar bezala izapidetzeko informazioa web-orri honetan dago:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Registro-Sanitario-Autonomico-de-empresas-alimentarias-y-alimentos
Fatxadak beteko du Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 128. artikulua (Fatxadak). Fatxadako akaberetako materialak eta koloreak ongi egokituko zaizkio eraikinaren orokortasunari, eta beteko dituzte EKT-DB-HS araua eta Lezkairuko Plan Partzialaren 38. artikulua (Fatxaden konposizioa eta integrazioa), 39. artikulua (Merkataritzarako beheko solairuen diseinua) eta 40. artikulua (Lokalak eta atariak), besteak beste. Fatxadan erregistroak edo kontagailuak jarri behar badira, ez dagoelako beste tokirik eraikineko elementu komunetan, edo araudiaren ondorioz hala behar badu, fatxadaren diseinuan ongi integraturik jarriko dira.
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira, segurtasuna bermatzeko langileei, eraikinaren erabiltzaileei eta oinezkoei, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira, eta obrak egin bitartean beteko dira indarreko legedian aurreikusitako zarata-mugak. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, obrak egiteko, kontratatu beharko da eraikitzaile bat, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea dena, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren erregistroan.
Obra egitean, bide publikoa okupatu behar bada elementu lagungarriekin, hasi aurretik izapidetu beharko da hori, salbu edukiontzien kasuan; kasu horretan, egoki den ordenantzari segituko zaio.
Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako aurkeztu behar da eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan dago eskura, edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, barnean dela obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa, jarraikiz eskabidea ematen den leku berean emandako ereduari».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317077