9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORRIOKO KONTZEJUA

Herri-larreak enkante publikoan

Bat etorriz Orrioko Kontzejuak erabaki zuenarekin 2023ko azaroaren 27ko ohiko bilkuran, enkante publikoa eginen da herri-larre hauek adjudikatzeko: 117. lurzatia (B, C, E eta F azpilurzatiak), 118. lurzatia (A azpilurzatia), 143., 155. eta 158. lurzatiak (A, B, C, D, E eta G azpilurzatiak) eta 159. lurzatia. Eskaintzak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adjudikaziodunak baldintzak bete eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du, Orrioko Kontzejuko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan oinarrituz.

Baldintza-agiria Orrioko Kontzejuko Idazkaritzan dago, herritarren eskura, kontsulta dezaten. Enkantea irekia da, eta edozein interesdunek har dezake parte.

Hasierako prezioa: 100 euro urtean.

Orrion, 2023ko abenduaren 11n.–Kontzejuko burua, Judith Zalba Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L2317948