2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko
Bat etorriz Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluarekin,
DEKRETATZEN DUT:
1. Edurne Eguinoa Txapar zinegotziaren esku uztea Alkatetza honi dagokion eskumena ezkontza zibila egiteko heldu den 2024ko urtarrilaren 6an, 12:00etan, Orbaizetako Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
2. Ebazpen hau argitaratzea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Orbaizetan, 2024ko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Ander Goikoa Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2400345