9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Aldaketa, 26. lurzatian eta 399. eta 425. lurzatien zati batean (2. poligonoa). Behin betiko onespena

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren azaroaren 23ko 54E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Izabako Plan Orokorra aldatzeko espedientea, 26. lurzatia eta 399. eta 425. lurzatien zati bat (2. poligonoa) hiri-lurzoru finkatugabe gisa sailkatzeko. Sustatzailea Izabako Udala da.

Hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Izaban, 2023ko azaroaren 28an.–Alkateordea, Carlos Anaut Abadía.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2317212