9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESLABA

Herri-lurzatien desafektazioa. Jendaurreko informazioa

Eslabako Udalak, 2023ko abenduaren 20an egindako osoko bilkuran, bertaratutakoek aho batez hala erabakita (legez eskatutako gehiengo osoa), honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea espedientean jasotako baldintza-agirian zerrendatutako herri-lurzatien desafektazioa, ondoren Joluga Energy SL enpresari lagatzeko, Joluga haize-parkea ezartzeko, 30 urterako.

2. Baldintza-agiria onestea, zeinak arautuko baitu desafektatzeko diren lurren erabileraren lagapena.

3. Erabakia eta espedientea jendaurrean jartzea, hilabetez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, bizilagunek eta interesdunek aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta erreklamazioak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluari.

4. Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu.

2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Estíbaliz Lerga Moncayola.

Iragarkiaren kodea: L2318047