9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, udal-mugartetik kanpo egonen naizenez,

Eta nire eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Buñuelgo Udaleko alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak lehen alkateorde Juan Antonio Pérez Ostaren esku uztea, karguan nire ordez jardun dezan 2023ko azaroaren 27ko 00:00etatik 2023ko abenduaren 31ko 00:00etara.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari eta udaleko zerbitzu teknikoei jakinaraztea eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta https://sedeelectronica.bunuel.es/ orrian.Udalbatzari honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Buñuelen, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2318366