2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 2068. eta 2069. lurzatietan. Behin betiko onespena
Artaxoako Udalak, 2023ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 2068. eta 2069. lurzatietarako, Daniel González Garay arkitektoak prestaturiko 2023ko abuztuaren 1eko agiriaren arabera. Sustatzailea Mikel Valencia Elio da.
Beheko solairuan, mugatik 3 metrora atzeraemandako gehieneko lerrokadura kentzen da, eta gainerakoetan eusten zaio. Horri esker, eranskin txiki bat eraikitzen ahalko da hego-ekialdeko mugan, etxebizitzan dagoen kanpoko garajea estali eta ixteko.
Ez da beste hirigintza-parametrorik aldatzen.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten.
Artaxoan, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.
Planoak (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2318445