2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Arroizko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
–Lote bakarra, kokatua dagoena Arronizko Udalak Arrosia mendian dituen lurretan. 29.580 zuhaitz ditu (alepo pinuak), eta, guztira, 1.814,19 metro kubiko zur.
Hasierako prezioa: 14.513,52 euro (BEZa kanpo). Ez da onartuko prezio horretatik beherako eskaintzarik.
Behin-behineko fidantza: lotearen tasazio balioaren %2 (4.212,84 euro).
Enkantean parte hartzeko proposamenak Arroizko Udaleko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian jasotako erantzukizunpeko adierazpena.
Proposamenak aurkezteko epemuga: 2024ko otsailaren 1a, 14:00ak baino lehen.
Interes orok baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen orriak ikusten ahal ditu Arroizko Udalaren Idazkaritzan, Nafarroako Kontratazio Atarian eta udalaren web orrian.
Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitzak sesta emateko epea iragan beharko du.
Enkantearen tokia eta eguna: udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 2024ko otsailaren 2an, 12:00etan.
Arroitzen, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L2318165