1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
309/2023 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Nafarroako Gobernuak emana, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 6ko 2/2006 Foru Legearen 3. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko dira Kontseiluko kideak.
Horretarako, aldez aurretik, hala Nafarroako Gobernuak nola kontseilu horretan ordezkaritza duten gainerako entitateek beren ordezkariak izendatu behar dituzte, foru lege horren 2. artikuluan adierazitakoarekin bat.
Izapide hori beteta, bidezkoa da izendapenak egitea.
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abenduaren hogeita zazpian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kide izendatzea honako hauek:
a) Lehen taldea ordezkatuz (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta Nafarroako Toki Administrazioa):
Nafarroako Foru Komunitateko Administraziotik:
–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.
–Aurrekontuen eta Ondarearen zuzendari nagusia.
–Nafarroako Foru Ogasuneko zuzendari kudeatzailea.
–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia.
–Enpresen Sustapenerako zuzendari nagusia.
–Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzailea.
Nafarroako Toki Administraziotik:
–Titularra: Xabier Alcuaz Andueza jauna.
–Ordezkoa: Antonio Ángel Moleón Segura jauna.
b) Bigarren taldea ordezkatuz (sindikatuak):
–Titularrak:
Jesús Santos Pérez jauna eta Augusto Paredes Antón jauna, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatutik.
José Jesús Rodríguez Gil jauna eta Joseba Eceolaza Latorre jauna, Comisiones Obreras (CCOO) sindikatutik.
Iñaki Zabaleta Aramendia jauna eta Imanol Pascual Ariz jauna, Eusko Langile Alkartasuna (ELA) sindikatutik.
Imanol Karrera Turrillo jauna, Langile Abertzale Batzordeak (LAB) sindikatutik.
–Ordezkoak:
María Soledad Vicente Yoldi andrea eta Borja Paredes Alonso jauna, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatutik.
Saioa Urriza Larrayoz andrea eta Izai Bujanda Cambra jauna, Eusko Langile Alkartasuna (ELA) sindikatutik.
Gorka Vidal Alvaro jauna, Langile Abertzale Batzordeak (LAB) sindikatutik.
c) Hirugarren taldea ordezkatuz (enpresaburuen elkarteak):
–Titularrak:
Carlos Fernández Valdivielso jauna, Helmut Döllorer Maier jauna, José Manuel Piquer Martín-Portugués jauna, Juan Erro Martínez jauna, Juan Miguel Sucunza Nicasio jauna, Mary Carmen Peña Ruiz andrea eta Miguel Suárez Martínez jauna, Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziotik.
–Ordezkoak:
Alberto Alonso Navarro jauna, Berta Anaut Benito andrea, Juan Antonio Las Navas Lacalle jauna, Juan María Idoate Vidaurre jauna, María Osés Pardo andrea, Marta Virto Muro andrea eta Raquel Gascó Caro andrea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederaziotik.
d) Laugarren taldea ordezkatuz (ekonomia sozialaren sektorea, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeak, nekazari eta abeltzainen erakundeak, ekologisten erakundeak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa):
–Titularrak:
Ignacio Ugalde Barbería jauna, Nafarroako Ekonomia Sozialeko Enpresen Elkartetik (ANEL).
Enrique Erice Martínez jauna, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunetik (UCAN).
Manuel Arizcun Biurrun jauna, "Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartetik.
Félix Bariain Zaratiegui jauna, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunetik (UAGN).
Fermín Luis Gorraiz Echamendi jauna, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunetik (EHNE).
Antonio Munilla García jauna, Gurelur elkarte ekologistatik.
Pedro Pascual Arzoz jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikotik.
–Ordezkoak:
Antonio Martínez de Bujanda Esténoz jauna, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartetik (ANEL).
Itxaso Iriarte Irazoki andrea, Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Batasunetik (UCAN).
Ricardo Areta Rodríguez jauna, "Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartetik.
David Navarro Lorente jauna, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasunetik (UAGN).
Patxiku Irisarri Elizagoien jauna, Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunetik (EHNE).
Iñigo Petri Navarlaz jauna, Gurelur elkarte ekologistatik.
José Luis Goñi Sein jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikotik.
e) Bosgarren taldea ordezkatuz (ekonomia alternatibo eta solidarioa):
–Edurne Arzelus Lecumberri andrea.
–Javier Liras Churio jauna.
2. Indarrik gabe uztea 334/2019 Foru Dekretua, abenduaren 11koa, Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko kideak izendatzen dituena.
3. Foru dekretu hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2023ko abenduaren 27an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2318466