2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Familia-langileen izendapena
Eguesibarko alkatearen 3114/2023 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko familia-langilearen lanpostuan izendapena egiteko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin, Lara Alcalá Larramendi, Arantxa Indart Ilarregui, María Pilar Cremallet Elipe, Angustias Moreno Almagro eta María Mar Zabalza Elizaga izendatzen dira Eguesibarko Udaleko familia-langile, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duten izangaiak dira eta. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.
Lanpostuaren jabetza hartu beharko da 2024ko urtarrilaren 2an.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Sarrigurenen, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2318592