1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
301/2023 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide batzuk berritzen dituena.
ZIOEN AZALPENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak, 10. artikuluan, Kontseiluaren osaera xedatzen du, eta ezartzen du, halaber, Kontseiluko kideak izendatuko direla Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.
Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan zehazten du nolakoa izanen den Kontseiluaren osaera, eta adierazten du 21 kide izanen dituela.
Sei kidek unibertsitate-komunitatea ordezkatuko dute, honela banatuak:
Hiru berezko kide: errektorea, idazkari nagusia eta kudeatzailea.
a) Gobernu Kontseiluak bere kideen artean hautatutako hiru kide, unibertsitateko komunitatearen ordezkari izan daitezen: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.
Hamabost kidek Nafarroako interes sozialak ordezkatuko dituzte, honela banatuak:
a) Bost kide, Nafarroako Parlamentuak gehiengo osoz hautatuak.
b) Bi kide, izendapenaren aurretik Nafarroako Foru Komunitatean egindako azken hauteskunde sindikalen emaitza ofizialen arabera ordezkari gehien lortu duten bi sindikatuek proposaturik hautatuak, sindikatu bakoitzak bat.
c) Bi kide, araudi indardunaren arabera Nafarroako Foru Komunitatean ordezkagarritasun handienekotzat jotzen diren enpresaburuen elkarteek proposaturik hautatuak.
d) Bi kide, Nafarroako ekonomia sozialaren arloan ordezkagarritasun handienekotzat jotzen diren erakundeek (edo erakundeak) proposaturik hautatuak.
e) Lau kide, unibertsitatearen arloko eskumena duen departamentuko titularrak proposaturik hautatuak.
2023ko azaroaren 30eko bilkuran, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak honako hauek hautatzea erabaki zuen:
–Ana Zabalza Aznárez andrea, irakasleen ordezkari gisa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan.
–Teresa Lourdes Goicoechea López-Vailó andrea, administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari gisa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan.
–María Virto Martínez andrea, ikasleen ordezkari gisa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan.
Era berean, 2023ko azaroaren 8ko bilkuran, CCOOko Irakaskuntza Federazioak erabaki zuen Unai Álava Artuch jauna hautatzea kide anitzeko organoko kide izateko Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluan.
Horrenbestez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abenduaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea Eloísa Ramírez Vaquero andrea, Carlos Sola Pebolleta jauna, Diego Aguirre Elvira jauna eta Pilar García Pérez andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideak.
2. Ana Zabalza Aznárez andrea, Teresa Lourdes Goicoechea López-Vailó andrea, María Virto Martínez andrea eta Unai Álava Artuch jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.
3. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari.
4. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Patricia Fanlo Mateo.
Iragarkiaren kodea: F2318054