9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lantegiko monitorea izendatzea

Eguesibarko alkatearen 3110/2023 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko lantegiko monitorearen lanpostuan izendapena egiteko kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin, Isabel Barbarin Garraza izendatzen da Eguesibarko Udaleko lantegiko monitore, lan-araubidean, puntuazio handiena lortu duen izangaia delako. Hori guztia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.

Lanpostuaren jabetza hartu beharko da 2024ko urtarrilaren 2an.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Sarrigurenen, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2318585