9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

2023rako lan publikoaren eskaintza

Tuterako Udaleko alkateak 3140/2023 Ebazpena eman zuen 2023ko abenduaren 29an. Hona hemen haren testua:

1.–Onestea Tuterako Udalaren eta haren mendeko erakunde eta entitateen 2023. urteko lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

a) Ordezte-tasaren kontzeptupean, honako lanpostu hauek sartzen dira (kontuan hartu behar da, gainera, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean tasa horren portzentajea igotzea ezarri dela: %120 lehentasunezko kolektiboetan eta %125 udaltzainen artean):

–Haur Hezkuntzako (0-3 urte) zentroko zuzendariaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0513B03501), lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez.

–Gradu ertaineko teknikariaren lanpostu bat eskubide sozialean arlorako (plantillako kodea: 0514B09807), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Haur-hezitzailearen lanpostu bat Haur Hezkuntzako (0-3 urte) María Reina zentroan (plantillako kodea: 1613C03718), lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez.

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat hiri-garapen jasangarriaren arlorako (plantillako kodea: 0512C06224), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Igeltsero-ofizialaren lanpostu bat obren udal-lantaldean (lanpostuaren kodea: 0512C06402), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Sukaldariaren lanpostu bat Haur Hezkuntzako (0-3 urte) María Reina zentroan (plantillako kodea: 0513D01701), lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketa bidez.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi lanpostu, bata udal azokan jarduteko eta bestea obren udal-lantaldean jarduteko (lanpostuen kodeak: 0510D03923 eta 0512D07201), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Udaltzainen lau lanpostu (plantillako kodeak: 0506C00237, 0506C00304, 0506C00215 eta 0506C00202), funtzionarioen araubidean, oposizio bidez.

b) Lanpostu hau barne-igoera bidez betetzekoa da:

–Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat (plantillako kodea: 0506C01807), funtzionarioen araubidean, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez.

c) 2023ko ekitaldian behin-behinean beteta egon dira lanpostu hauek:

–Gizarte-langilearen bi lanpostu (plantillako kodeak: 2014B10507 eta 0514B10504), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, bata hezkuntzan jarduteko eta beste biak obren udal-lantaldean jarduteko (plantillako kodeak: 0513D09601, 2312D07208 eta 2312D07209), oposizio-lehiaketa bidez.

–Oboeko irakaslearen lanpostu bat (plantillako kodea: 1013B09001), lanaldi partzialeko lan-kontratu finkoan, oposizio-lehiaketaren bidez.

–Hezitzaile espezializatuaren lanpostu bat (plantillako kodea: 1714B03604), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Haur-hezitzailearen lanpostu bat Haur Hezkuntzako Santa Ana zentroan (plantillako kodea: 0513C03706), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat hiri-garapen jasangarriaren arlorako (plantillako kodea: 0513D01007), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

d) Urte anitzeko planean oinarrituta, enpleguan behin-behinekotasuna murrizteko tasa espezifiko bat ezarri da, eta tasa horren pean honako lanpostu hauek sartzen dira:

–Administrari-ofizialaren hiru lanpostu, bat antolakuntza, kalitatea eta herritarren parte-hartzea deritzon administrazio-unitatean jarduteko eta beste biak eskubide sozialen arloan jarduteko (plantillako kodeak: 0507C01204, 0514C06232 eta 0514C06233), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Gradu ertaineko teknikariaren lanpostu bat udaltzaingorako (plantillako kodea: 2006B09807), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Igeltsero-ofizialaren bi lanpostu obren udal-lantalderako (plantillako kodeak: 2012C06407 eta 2012C06408), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren hiru lanpostu, obren udal-lantalderako, kirolen udal-zerbitzurako eta eskubide sozialen arlorako (plantillako kodeak: 0512D07202, 0513D03919 eta 0514D03920), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez.

–Nafarroako jota kantuko monitorearen lanpostu bat (plantillako kodea: 2113C10001), lanaldi partzialeko lan-araubide finkoan , oposizio-lehiaketaren bidez.

–Nafarroako jota kantuko akonpainamenduko monitorearen lanpostu bat (plantillako kodea: 2113C10002), lanaldi partzialeko lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketaren bidez.

–Kontrabaxuko eta Musika Hizkuntzako irakasle laguntzailearen lanpostu bat (plantillako kodea: 2213B09111), lanaldi partzialeko lan-araubide finkoan, oposizio-lehiaketaren bidez.

2.–Aldatzea 2021. urteari dagokion lan publikoaren eskaintza, Psikologiako lizentziadunaren lanpostuari dagokionez. Hortaz, honako hau dioen tokian: Psikologiako lizentziadunaren lanpostu bat, lanaldi partzialeko lan-kontratu finkokoa (plantillako kodea: 0514A05601), oposizio-lehiaketaren bidez; honako hau behar du:

–Psikologiako lizentziadunaren lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa (plantillako kodea: 0514A05601), oposizio-lehiaketaren bidez.

3.–Honako lanpostu hauek gordeko dira desgaitasunen bat dutenentzat:

a) Heur Hezkuntzako (0-3 urte) zentroko zuzendariaren lanpostu bat.

b) Erdi-mailako teknikariaren lanpostu bat.

c) Gizarte langilearen lanpostu bat.

d) Hezitzaile espezializatuaren lanpostu bat.

e) Haur-hezitzailearen lanpostu bat.

f) Administrari-ofizialaren lanpostu bat.

4.–Honako lanpostu hauek gordeko dira genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat:

a) Administrari-ofizialaren lanpostu bat.

b) Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat.

5.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Tuteran, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2400048