9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA
–UDALAREN SAN VICENTE DE PAUL ZAHAR ETXEA–

2023rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzak 2023KO abenduaren 29an eman 183/2023 Ebazpenaren bidez, ondotik ematen den erabakia hartu zen. Hona hemen haren xedapen zatia:

Lehena.–Onestea Zangozako Udalaren San Vicente de Paul Zahar Etxearen lan publikoaren eskaintza 2023rako, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:

1.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 5. Lanpostua: gerokultorea. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024-2025.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: garbiketa-zerbitzu orokorrak. E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Betetzeko aurreikuspena: 2024-2025.

Bigarrena.–Erabaki hau Tokiko Gobernu Batzarrak berretsi beharko du egiten duen hurrengo bilkuran.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

Zangozan, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2318632