2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
–JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN UDAL MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA–
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Musika Eskolako Patronatuak, 2022ko azaroaren 29ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen deialdi bat, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (iragarkia 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian argitaratu zen, abenduaren 12an). Bat etorriz deialdi horren kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenarekin, honako erabaki hauek onetsi dira Mankomunitateko buruak 2023ko abenduaren 13an emandako ebazpenen bidez:
–María Arizaleta Díaz lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan akordeoiko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 6). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Idoya Izura Huarte lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan zeharkako flautako irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 7). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Iñigo Beorlegui Iriarte lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan tronboiko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 11). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Amaya María San Roque lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan gitarra klasikoko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 12). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Adrián Fernández Beneitez lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan gitarra elektrikoko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 13). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Rebeca Martínez Sevillano lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan Musika eta Mugimenduko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 14). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Erica Imizcoz Gambra lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan kantuko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 15). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
–Guillermo Enrique Soloaga Martín lanaldi partzialeko lan-kontratudun finko gisa kontratatzea, Zangozako Juan Fránces de Iribarren Musika Eskolako Patronatuaren zerbitzura jardun dezan baxu elektrikoko irakaslearen lanpostuan (plantilla organikoko zenbakia: 16). 2024ko otsailaren 1ean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zangozan, 2023ko abenduaren 14an.–Patronatuko burua, Marta Tiebas Lacasa.
Iragarkiaren kodea: L2317885