2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZANGOZA
2023rako lan publikoaren eskaintza
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 22an egin bilkuran, xedapen zatian honako hau ezartzen duen erabakia hartu zuen:
Lehena.–Onestea Zangozako Udalaren 2023rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea), eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:
–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 3. Lanpostua: obra-lantaldeko zerbitzu anitzetako enplegatuak, plantilla organikokoak. D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. 31/2022 Legearen 20.r artikuluko berariazko ordezte-tasa gehigarria. Betetzeko aurreikuspena: 2024-2025.
Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.
Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
Zangozan, 2023ko abenduaren 29an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2400119