1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
300/2023 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, Margarita de Pablo Contreras andrea Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko idazkari nagusi izendatzen duena.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko martxoaren 9ko 2/2006 Foru Legearen 5. artikuluak idazkari nagusiaren figura ezartzen du bere organoen artean.
Foru lege horrek 14. artikuluak xedatzen duenez, idazkari nagusia ez da kontseiluko kide, eta kargu hori Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko pertsona batek beteko du, foru dekretu baten bidez libreki izendatuta eta, kasua denean, kargutik kenduta.
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abenduaren hogeian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Margarita de Pablo Contreras andrea Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko idazkari nagusi izendatzea.
2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari eta Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2318052