9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CORELLA

Udaltzain izendatzea

Alkatetzaren 1867/2023 Ebazpena.

Nik, Gorka García Izalek, Corellako Udaleko alkate udalburuak, Nafarroako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43.3 eta 45. artikuluek emandako ahalmenak erabiliz,

Kontuan harturik Tuterako Udalak 2023ko abenduaren 22an igorritako dokumentazioa (sarrera-erregistroko zenbakia: 4934/2023), Ana Rocío Pacho Zapaterok Corellako udaltzain lanpostua jabetzan hartzeari buruzkoa.

Eta kontuan harturik Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Corellako Udaleko funtzionario izendatzea Ana Rocío Pacho Zapatero, Corellako Udaltzaingoko udaltzain lanpostuan jardun dezan.

Bigarrena.–Ezartzea 2023ko abenduaren 27a izanen dela lanpostuaz jabetzeko eguna.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea izendatuari eta Tuterako Udalari.

Corellan, 2023ko abenduaren 26an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2318392