9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa adjudikatzea

Prozesua bukatuta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (deialdia onetsi zen Burlatako Udaleko alkatearen maiatzaren 3ko 2023/583 Ebazpenaren bidez, eta argitara eman zen 2023ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 23an), eta bat etorrita zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua betetzeko kalifikazio-epaimahaiak eginiko izendapen-proposamenarekin.

Alkatetzaren abenduaren 19ko 1483/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:

1. Behin betiko ebaztea deialdi honetako lekualdatze-lehiaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuari dagokionez: deialdia, lanpostu huts batzuk lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

2. Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezian barnean, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren emaitza ikusita, "5.26 Zerbitzu anitzetako enplegatua" deritzon lanpostua adjudikatzea Gorka Vales Aristuri. 2023ko urtarrilaren 19an hartu beharko du lanpostuaren jabetza eta lanean hasi.

3. Bete gabe uztea lehiaketa honen bidez adjudikatu ez diren lanpostuak. Hain zuzen, lanpostuok beteko dira ezarrita dagoenarekin alkateak onetsi dituen deialdietan merezimendu-lehiaketaren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

4. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2023ko abenduaren 20an.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2317922