2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, akordeoiko eta trikitiko irakaslearen lanpostua betetzeko, egonkortze-prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua bete gabe uztea
Alkatetzaren 2023ko abenduaren 7ko 813. Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen deialdi honetarako: deialdia, sarrera-prozedurakoa, akordeoiko eta trikitiko irakaslearen lanpostua betetzeko (lanaldi partziala, 42. zenbakia duen lanpostua), merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.
Ebazpen horretan baztertu egin ziren deialdira aurkezturiko bi pertsonak, ez baitzuten frogatu behar den euskara maila, akordeoi eta trikitiko irakaslea izateko lanpostua, lanaldi partzialekoa, betetzeko.
Aintzat hartuta goian idatzitakoa,
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Deialdiko lanpostua bete gabe uztea honako deialdi honetan, azalpen zatian emaniko arrazoiengatik: deialdia, sarrera-prozedurakoa, akordeoiko eta trikitiko irakaslearen lanpostua betetzeko (lanaldi partziala, 42. zenbakia duen lanpostua), merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.
Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Udalaren web-orriko egoitza elektronikoan, eta sindikatu-ordezkaritzari igortzea.
Berriozarren, 2023ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2318443