2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, garbitzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko
Zuzendaritza Batzordeak 2023ko azaroaren 15ean hartutako erabaki baten bidez onetsi zen deialdia Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuko garbitzailearen lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko.
Lekualdatze-lehiaketa hori ondoko arauei jarraikiz gauzatuko da: Lagunak Udal Zerbitzuaren zerbitzuko Lan-kontratuko Langileen Hitzarmen Kolektiboaren 25. artikulua aplikatzeko aginduak; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; lanpostuak betetzeari buruzko azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Erregelamendua; eta aplikatu beharreko gainerako araudia.
Barañainen, 2023ko azaroaren 23an.–Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria, Fátima Sesma Vallés.
GARBITZAILEAREN LANPOSTU BAT LEKUALDATZE-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da garbitzailearen lanpostu bat betetzea, lekualdatze-lehiaketa bidez. Lanpostu hori Lagunak Udal Zerbitzuko plantilla organikoan identifikatuta dago 2.7 kodearekin, lan-kontratudunen araubidean.
1.2. Lekualdatze-lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:
–Lagunak Udal Zerbitzuko langile lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboaren 25. artikulua.
–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.
–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.
–Aplikatzekoak diren gainerako arauak, oinarri hauen arabera.
1.3. Lanpostuak plantilla organikoan eta Lagunak Udal Zerbitzuko langileen hitzarmen kolektiboan ezarritako ordainsariak izanen ditu.
1.4. Lanaldia une bakoitzean Lagunak Udal Zerbitzuko langileentzat indarrean dagoen lan egutegiaren arabera garatuko da. Ordutegia zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera.
1.5. Egin beharreko eginkizun nagusiak izanen dira, besteak beste, eraikinetan, lokaletan eta Lagunak Udal Zerbitzuaren hainbat gelatan (barrukoak zein kanpokoak) garbitzea mota guztietako gainazalak, altzariak, kristalak eta abar, garbiketa, higienizazioa eta kontserbazioa bermatzeko teknika, tresna eta produktu egokiak hautatuta, eta laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan aplikatzekoa den araudian ezarritakoaren arabera; eta, oro har, gaur egun edo etorkizunean garbitzaile lanbide-kategoriari dagozkion eta lanbideen bilakaeratik, erabiltzen diren tresna eta lanabesetatik eta ematen diren zerbitzuen antolamendu-sistemetan eta osaeran gertatzen diren aldaketetatik ondoriozta daitezkeen guztiak, bai eta, lanpostuak eskatzen dituen gaitasun profesionalekin bat etorriz, agintzen zaizkion beste zeregin batzuk ere.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Prozesu honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:
a) Barañaingo Udalaren Lagunak Udal Zerbitzuaren edo haren erakunde autonomoen lan-kontratudun finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.
b) Garbitzaile kategorian edo haren kategoria baliokidean sartuta egotea.
2.2. Aipatu baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira, eta haiei eutsiko zaie prozedurak iraun bitartean.
2.3. Lanpostua gorderik izan gabe, nahitaezko edo borondatezko eszedentzian dauden langileek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzea, baldin eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen badituzte, eta, horrela, jarduneko zerbitzuan sartuko dira berriz eta esleituko zaie behin betiko lanpostu bat.
2.4. Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inola ere ekarriko parte hartu aurretik lehiakideek zuten araubide juridikoa aldatzea.
3.–Eskabidea, aurkezteko epea eta aurkezteko modua.
3.1. Izena ematea eta merezimenduak aurkeztea.
Lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek izena emateko eskabidea aurkeztu beharko dute Lagunak Udal Zerbitzuaren Erregistro Orokorrean (Barañaingo ingurabidea z.g.), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari hori ziurtatu aurretik.
Eskabideak lotuko zaizkio deialdi honetan argitaratutako ereduari, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko jarritako epea amaitzen den egunean.
Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
3.2. Epea.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta luzaezina izanen da.
4.–Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, kalifikazio-epaimahaiko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun balioduneko epean baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituztela, eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.
Erreklamazioak aurreko 3.1 apartatuan ezarritako modu berean aurkeztuko dira.
4.2. Ezarritako epearen barruan eskabiderik aurkezten ez bada, kalifikazio-epaimahaiko buruak esleitu gabe utziko du lehiaketa, eta horren berri emanen dio Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeari. Inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
4.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.
4.4. Erreklamazioak egiteko epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, kalifikazio-epaimahaiko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
5.–Epaimahaiko kideak.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Fátima Sesma Valles, Lagunak Udal Zerbitzuko lehendakaria edo hark eskuordetza ematen diona.
Epaimahaikidea: María Dolores Rodríguez Garcés, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeko kidea.
Epaimahaikidea: Guillermo Azkona Biurrun, Lagunak enpresako langileen ordezkaria.
Epaimahaikidea: Patricia Solabre Recalde, Barañaingo Udaleko aholkulari juridikoa.
Epaimahaikide idazkaria: Silvia Alcalá Gila, Lagunak Udal Zerbitzuko kudeatzailea.
5.2. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
5.5. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lagunak Udal Zerbitzuari hala jakinarazi, baldin indarreko legedian horretarako ezarrita dauden arrazoiak gertatzen badira. Halaber, izangaiek mahaikideak errekusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.
Abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio epaimahaiaren konposizioa aldatzen bada, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.
6.–Merezimenduak.
6.1. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.
6.2. Alegatutako merezimendu guztiak agirien bidez frogatu beharko dira, izangaiek lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkezten duten unean.
6.3. Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du puntuazio handiagorik eman, baremoan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
6.4. Lehiakideek guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.
6.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiakideek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.
6.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du www.lagunak.org webgunean eta Lagunak Udal Zerbitzuaren iragarki-taulan parte-hartzaileek lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.
7.–Izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa.
7.1. Egiten diren erreklamazioak kalifikazio-epaimahaiak ebatzi ondoren, epaimahaiak www.lagunak.org webgunean eta Lagunak Udal Zerbitzuaren iragarki-taulan argitaratuko ditu parte hartzen duten guztien behin betiko puntuazioak.
7.2. Halaber, lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda bidaliko dio Zuzendaritza Batzordeari, espediente osoarekin eta puntuaziorik handiena lortu duen lehiakidearen aldeko izendapen-proposamenarekin batera.
8.–Esleitzea eta lanpostuaz jabetzea.
8.1. Zuzendaritza Batzordeak, dagokion erabakia hartuz, esleitu zaion lanpostua esleituko dio lehiakideari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
8.2. Lanpostua esleitzea lortu duen lehiakideak adjudikazioari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz, baldin eta deialdia egin duen organoak ebazpen horretan beste data bat ezartzen ez badu jabetza hartzeko.
9.–Datu pertsonalak babestea.
9.1. Tratamenduaren arduraduna:
Lagunak Udal Zerbitzua da deialdi honetan parte hartzen dutenen datuen tratamenduaren arduraduna, enplegu deialdiak kudeatzeko helburuz eta botere publikoak baliatuz erabiliko diren datu pertsonalei dagokienez.
9.2. Tratamenduaren xedea:
Lanpostua betetzeko deialdia kudeatzea eta izapidetzea.
9.3. Tratamenduaren oinarri juridikoa:
Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:
–DBEOren 6.1.c) artikulua: tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko beharrezkoa den tratamendua (251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena).
–DBEOren 6.1.b): artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa denean.
9.4. Datuak gordeko diren denbora:
aipatutako helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira datuak, eta gordeko dira Lagunak Udal Zerbitzuak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean. Bestalde, bete beharko dira apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarritako kontserbazio arauak (Artxiboei eta Dokumentuei buruzko Foru Legea).
9.5. Datuen hartzaileak:
datuak organo judizialei eta ordezkari sindikalei lagatzen ahalko zaizkie, indarrean dagoen legedia betez, eta Lagunak Udal Zerbitzuaren webgunean eta ediktuen taulan emanen dira argitara.
9.6. Eskubideak:
titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, Lagunak Udal Zerbitzuaren bulegoetara joaz, egoitza elektronikoaren bidez, edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@sociedad-lagunak.es).
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bestela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, beronen oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke: jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA.–LAGUNAK UDAL ZERBITZUKO GARBITZAILE LANPOSTU BAT BETETZEKO LEKUALDATZE DEIALDIAN PARTE HARTZEKO
ESKABIDE EREDUA
ESKATZAILEAREN DATUAK
Izena: .............................................................................................................................................., adinez nagusia, NAN/IFZ/AIZ zk.: .................................... Jaioteguna: ...................................................
Jaioterria: ................................................... (...................................), Helbidea: ............................... kalea: ............................................................, zenbakia: ..............................., posta kodea: .....................
Telefonoa: ..........................................................
Sakelako telefonoa: ...........................................
Posta elektronikoa: ............................................
AZALTZEN DUT:
Lagunak Udal Zerbitzurako garbitzaile-lanpostu bat lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izan nahi dudala. Deialdia ............ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ......…(e)ko …................aren ....…(e)(a)n.
Eskabideak aurkezteko epea burutzen den egunean eskatutako baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.
Eskabidearekin batera aurkeztu ditut aginduzko dokumentazioa eta alegaturiko merezimenduen frogagiriak.
Datu administratiboak:
a) Administrazio egoera:
Zein lanpostutarako izendatu ninduten:
Lagunak Udal Zerbitzuko langilea, Barañaingo Udala, Luis Morondo Musika Eskola (jarri X dagokion kontzeptuan):
–Jardunean.
–Zerbitzu berezietako egoeran.
–Eszedentzia bereziko egoeran.
–Borondatezko eszedentziko egoeran.
–Nahitaezko eszedentziako egoeran.
b) Egungo destinoa.
Lanpostua:
Jabetza hartzearen eguna:
Lan egiten dudan erakundea (Lagunak, Udala, Musika Eskola):
ESKATZEN DUT:
Eskabide honetan aipatzen den deialdian onar nazatela.
Barañainen, 20....(e)ko .......................... aren ........(e)(a)n.
Eskatzailearen sinadura
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Tratamenduaren arduraduna: LAGUNAK UDAL ZERBITZUA. Helburua: deialdia kudeatzea, lanpostua betetzeko. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, deialdiko "Datu pertsonalen babesa" 9. oinarrian adierazitako informazio gehigarrian adierazitakoarekin bat.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK BALORATZEKO BAREMOA
a) Administrazio publikoetan eginiko zerbitzuak.
1. Edozein administrazio publikotan, deialdian eskaintzen den lanpostu berdinean edo gisako batean egindako zerbitzuak: 1 puntu urteko.
2. Edozein administrazio publikotan, deialdikoa ez beste lanpostuetan egindako zerbitzuak: 0,20 puntu urteko.
3. Enpresa pribatuetan, deialdian eskaintzen den lanpostu berdinean edo gisako batean egindako zerbitzuak: 0,10 puntu urteko.
Oharrak:
1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.
2. Gehienez 30 puntu emanen dira a) apartatu honetan.
3. Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.
4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.
b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.
1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta 10 puntu gehienez.
Oharrak:
1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.
2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu baten balorazioa emanen zaie.
3. Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituren balorazioa emanen zaie.
4. Puntuazio berarekin baloratuko da parte hartzea Administrazioak agindutako edo baliozkotutako prestakuntza ekintzetan, nahiz eta erakunde antolatzaileari dagozkion baldintzak ez bete. Horien artean, espresuki sartuko dira administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barnean sindikatuek antolatutako prestakuntza ekintzak.
5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak ez dira apartatu honetan baloratuko, ez unibertsitatekoak, ez unibertsitatetik kanpokoak.
Iragarkiaren kodea: L2316730