9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

Enkantea, Tafallako ondasun higiezin baten erdi zatiezinarena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2023ko urriaren 17an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezinaren erdi zatiezin hipotekatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau adierazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 04220.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200104220 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra: Honako honen erdi zatiezina:

Tafallako 9.351. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 2251. liburukia, 373. liburua, 84. folioa. IDUFIR: 31016000204867.

Hiri finka: Primicia kaleko hamabian dagoen etxe bateko etxebizitza, bigarren solairuan, eskailera igo eta eskuinera. Hiru logela, sukaldea, komuna, korridorea eta deskarga gela bat ditu; logeletako bik eta sukaldeak leihoak dituzte kalera, eta beste logelak eta komunak, aldiz, etxeko patiora. Berrogeita hamabi metro koadroko azalera dauka. Hiru metro koadroko lokal bat du erantsirik, beheko solairuan, eskaileraren baoan; ezkaratzean du sarbidea. Elementu komunetan duen parte-hartze kuota ehuneko hogeita laukoa da.

Katastrokoa: Tafalla. 207. lurzatia, 34. poligonoa, 1. azpiarea eta 4. eta 8. hiri-unitateak.

Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002073414WL.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@cavarra.es).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 8an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2400359