9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, omisioagatik, Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 13an hartutako Erabakiarena, zeinaren bidez zenbait abelbide deklaratzen baitira.

2024ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ekoan, argitara eman da Nafarroako Gobernuak 2023ko abenduaren 13an hartutako Erabakia, zeinaren bidez deklaratzen baita honako proiektu honetako abelbideen existentzia eta bertan jasota dituztela haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak: Aras, Larraga, Artaxoa, Añorbe, Eneritz eta Ukar herrietako abelbideen inbentarioa egin eta mugarriak sailkatu eta berritzea, eta mugarriak berritzea eta inbentarioa egitea Imasetik Iratxera doan errege altxonbideko zenbait tartetan, Mendabian, Nafarroako Foru Komunitatean.

Akats baten ondorioz, erabaki hori planorik gabe argitaratu denez, argitalpen honen bidez zuzentzen da akatsa, horietara jotzeko esteka bat jarrita.

Gehitzen diren planoak:

–Añorbe: 6. iraganbidea (P-6).

–Aras: 18. iraganbidea (P-18).

–Artaxoa: 6. iraganbidea (P-6).

–Eneritz: 6. iraganbidea (P-6).

–Larraga: Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea (CRMA), Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidea (CRTUA), Kontzejuaren altxonbidearen adarra (RCCo) eta Duiderrako adarra (RDul).

–Mendabia: Imasetik Iratxera doan errege altxonbidean (CRII) garai bateko mugatzeak lehengoratzea.

–Ukar: 6. iraganbidea (P-6), Milagrotik Aezkoara doan errege altxonbidea (CRMA) eta Orbaibartik Andira doan errege altxonbidea (CRVA).

Iruñean, 2024ko urtarrilaren 8an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Deskargatu hemen planoak zip formatuan (konprimatua) (*).

(*) Fitxategia 30 Mb-tik gorakoa da.

Iragarkiaren kodea: F2400367