1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
54E/2023 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Izabako udal plan orokorraren aldaketa, Izabako Udalak sustatua, 2. poligonoko 26. lurzatiari eta 399. eta 425. lurzatien zati bati eragiten diena.
Izabako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Izabako udal mugarteko 2. poligonoko 825,96 m²-ko esparru baten sailkapena aldatzea, Izabako udal mugarteko 2. poligonoko 399. lurzatian dagoen eraikina etxebizitzatarako birgaitzeko. Aipatutako esparrua herrigunearen iparraldean dago, eta udal mugarte horretako 2. poligonoko 26. lurzatiak eta 399. eta 425. lurzatien zati batek osatzen dute.
Ingurumeneko zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 654E/2023 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa egin zen Izabako udal plan orokorraren aldaketa egituratzaile batez, ingurumenean ondorio nabarmenik ez duela iritzita. Izabako Udalak sustatu du aldaketa hori, eta 2. poligonoko 26. lurzatiari eta 399. eta 425. lurzatien zati bati eragiten die.
Ebazpen hori 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan. Eta argiteria publikoari dagokionez ezartzen du argi-puntuek zabaltzen dituzten goi-hemisferioko gehieneko fluxuak %5ekoak edo txikiagoak izan beharko direla. Faunaren gaineko ukipena murrizteko, gomendatzen da sodio-lurrunezko lanparak erabiltzea, LED-anbarra (argi zuri-horia) edo 440 nm-etik beherako uhin-luzeren erradiazioa iragaztea, argi zuri-urdinkara zabaltzen duten lanparen erabilera saihestuta.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 69/2023 Foru Dekretuan xedatutakoaz baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Izabako udal plan orokorraren aldaketa, Izabako Udalak sustatua, 2. poligonoko 26. lurzatiari eta 399. eta 425. lurzatien zati bati eragiten diena, betiere ingurumen txosten estrategikoko determinazio honekin:
Argiteria publikoari dagokionez, argi-puntuek zabaltzen dituzten goi-hemisferioko gehieneko fluxuak %5ekoak edo txikiagoak izan beharko dira. Faunaren gaineko ukipena murrizteko, gomendatzen da sodio-lurrunezko lanparak erabiltzea, LED-anbarra (argi zuri-horia) edo 440 nm-etik beherako uhin-luzeren erradiazioa iragaztea, argi zuri-urdinkara zabaltzen duten lanparen erabilera saihestuta.
2. Foru agindu hau Ingurumen Eraginaren Atalera igortzea, bere ondorioak sor ditzan.
3. Foru agindu hau Izabako Udalari jakinaraztea, espedientearen sustatzailea baita, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko azaroaren 23an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2317235