1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
4392/2023 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, kargutik kentzen duena Cristina Arce Urriza andrea, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboko burua, plantilla organikoko 7292 zenbakia duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Cristina Arce Urriza andrea orduko Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboko buru izendatu zuten sei urterako; lanpostu hori 7292 zenbakiarekin identifikatua dago plantilla organikoan.
Abenduaren 20ko 299/2023 Foru Dekretuaren bidez, Cristina Arce Urriza andrea Nafarroako Foru Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko zuzendari izendatu dute, 2023ko abenduaren 21etik aurrerako ondorioekin, eta 2023ko abenduaren 20a izanik aurreko burutzan aritzeko azken eguna.
Aipatu deialdiko 15.5 artikuluak ezartzen du ezen merezimendu lehiaketaren bidez lortutako burutza baten titularrak lanpostu horretan aritzeari utziko diola baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioentzako izendapen libreko kargu baterako izendatzen badute; horrela xedatua baitago Nafarroako Administrazio Publikoetan lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 19.6 artikuluko h) letran.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea Cristina Arce Urriza andrea, Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Ikuskapen Jarduketak Koordinatzeko 3. Unitate Administratiboko burua, plantilla organikoko 7292 zenbakia duena. Burutzan aritzeko azken eguna 2023ko abenduaren 20a izanen da.
2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Atalera eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2318606