9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4349/2023 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bukaera ematen baitzaio merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez erradiodiagnostikoko teknikari espezialisten (ETE) lanpostuak betetzeko sarrera-prozedurari, izangai bat funtzionario izendatzen baita eta xedatzen baita bidezkoa dela kontratazio bat egitea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zenbait lanpostutan sartzeko salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez; lanpostu horien artean erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren (ETE) lanpostua dago. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren otsailaren 12ko 367E/2023 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2023ko otsailaren 14an), onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimenduak baloratzeko fasea amaituta, 2023ko abuztuaren 28an deialdiaren web-fitxan argitaratu zen puntuazio handiena zuten eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen zituzten izangaiak izendatzeko proposamena, eta, ondoren, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 26ko 3170/2023 Ebazpenaren bidez, izendapen proposamen horretan sartutako izangaiak izendatu ziren edo haien kontratazioa xedatu zen.

Gero, Nora Burgui Villanueva andreari eta María Yolanda Illera Marcos andreari borondatezko eszedentzia eman zitzaien, jabetza hartu zuten egunetik beretik, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean zerbitzu ematen ari zirelako modu finkoan edo aldi baterako, eta, horretan oinarrituta, 2023ko azaroaren 2an deialdiaren web fitxan izendapen proposamen osagarria argitaratu zen, Rafael Beorlegui Martínez jauna eta Vanesa Díaz Navarro andrea sartuta.

Aurkeztutako dokumentazioa azterturik eta deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, bidezkoa da izendapena egitea edo kontratazioak egitea xedatzea eta lanpostuak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Rafael Beorlegui Martínez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren (ETE) lanpostuan aritzeko, eta 68989 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, funtzionario araubidekoa, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari atxikia dagoena eta destinoa Iruñean duena.

2. Xedatzea bidezko dela Vanesa Díaz Navarro andreari lanaldi partzialeko kontratua egitea, lan-araubidean, eta 72812 zenbakia duen lanpostu hutsa esleitzea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioari atxikia dagoena eta destinoa Iruñean duena.

3. Izendatutako izangaiak 2024ko urtarrilaren 16an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Lanaldi partzialeko lan-araubideko kontratua izanen duen izangaiak behar den kontratua sinatu beharko du 2024ko urtarrilaren 16an.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileria Zuzendaritza), Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura (Barne Igoeraren eta Aldi Baterako Kontratuen Atala) eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2023ko abenduaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2318405