9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

223/2023 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zamaketariek Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean duten ordezkariaren izendapena xedatzen duena, eta haren ordezkapena ezartzen.

Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren bidez (urtarrilaren 27ko 15/1997 Foru Dekretuak aldatua), Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordea eratu zen.

Foru dekretu horren 4. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak buru bat eta lau kide izanen ditu, den-denak Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako Departamentuko titularrak izendatuak.

Administrazioaren ordezkariez gain, batzordekideetako bat kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkaria izanen da, eta "Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkartearen proposamenari jarraikiz izendatuko da.

Azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretu horren 6. artikuluak ezartzen du ordezko kideak izendatzen ahalko direla bai batzordeburuarentzat bai batzordekideentzat.

Garraioetako zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 192/2005 Ebazpenaren bidez, izendatu ziren Francisco Javier Torres Zalba jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide titular eta José Javier Martínez Elizondo jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kide, biak ala biak erabiltzaileen ordezkari gisa.

2023ko azaroaren 7an, "Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak idazki bat igorri zuen eta horretan proposatu zuen honako hauek izendatzea kontsumitzaileen eta erabiltzaileen ordezkari gisa: José Javier Martínez Elizondo batzordekide titular izendatzea, eta Ricardo Areta Rodríguez jauna eta Cristina Martínez Cabrera andrea ordezko batzordekide.

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak jakinarazi du, azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa dela kontsumitzaileek eta erabiltzaileek Garraioko Arbitraje Batzordean duten ordezkaria berritzea, beste batzordekide bat izendatuz, bai eta haren ordezkoa ere.

Bestetik, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren 58. g) artikuluak xedatzen du ezen, Garraioaren Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalari dagokiola Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari emandako eginkizunak zuzentzea eta kudeatzea.

Horregatik, Garraioaren Arbitraje Batzordea osatzeko azaroaren 18ko 511/1991 Foru Dekretuaren 4. eta 6. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen azken xedapenetariko lehenean ezarritakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

1. José Javier Martínez Elizondo jauna Nafarroako Garraioko Arbitraje Batzordean batzordekide titular izendatzea, kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkari gisa,"Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak proposatuta.

2. Zamaketariek Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordean duten kidea kanpoan, gaixorik edo ezinduta badago edo kargua hutsik badago, honako honek ordezkatuko du:

–Ricardo Areta Rodríguez jauna, "Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak proposatuta.

–Cristina Martínez Cabrera andrea, "Irache" Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak proposatuta.

3. Indarrik gabe uztea Garraioetako zuzendari nagusiaren urriaren 10eko 192/2005 Ebazpena, zeinaren bidez izendatu ziren Francisco Javier Torres Zalba jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko kide titular eta José Javier Martínez Elizondo jauna Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeko ordezko kide, biak ala biak erabiltzaileen ordezkari gisa.

4. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuari, Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari eta interesdunei.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko azaroaren 22an.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

Iragarkiaren kodea: F2318625