9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

297/2023 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, Edurne Jáuregui Fernández andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariorde izendatzen duena; institutua Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bat da.

Urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren Estatutuen 15. artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordetzen titularrak, foru dekretu bidez, berdintasunaren eskumena duen departamentuko titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita hiruko abenduaren hogeian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Edurne Jáuregui Fernández andrea Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Partaidetzarako zuzendariorde izendatzea, 2023ko abenduaren 21etik aurrerako ondorioekin. Institutua Lehendakaritzako eta Berdintasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomo bat da.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Berdintasunerako Institutura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2318044