9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

137E/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 20koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena María Belén Garayoa Alzórriz andrea, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Ataleko burua.

Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. atalean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki ezeztatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Belén Garayoa Alzórriz andrea, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuko Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Ataleko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2023ko abenduaren 31tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari eta igortzea Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Justizia Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko abenduaren 20an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2318065