1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
37/2023 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru agindu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatzen ditu.
Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kideak izendatzen ditu.
Akats bat atzeman da urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduaren 1. atalean, sindikatuak ordezkatzeko izendapenetako batean.
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak baimena ematen die administrazio publikoei, ofizioz edo interesdunek eskatuta, beren egintzetan egindako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak noiznahi zuzentzeko.
Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.1 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokio.
Adierazitakoaren ondorioz,
AGINTZEN DUT:
1. Urriaren 25eko 15/2023 Foru Aginduaren 1. atalean atzemandako akatsa zuzentzea. Honako hau dioen tokian:
g) Eva María Mier Mendiguchía andrea eta Nuria Hernández Guillén andrea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuak ordezkatuz.
Honako hau behar du:
g) Eva María Mier Mendiguchía andrea eta Isabel Artieda Urrestarazu andrea, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuak ordezkatuz.
2. Foru agindu hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta batzorderako izendatutako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2023ko abenduaren 22an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2318411