9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2023ko azaroaren 24an egin batzar orokor arruntean, entitatearen bilkura aretoan egin baitzen, eta legezko quoruma zuela, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Erakundearen Idazkaritzan, 30 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aurkeztu ahal izateko bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, bat etorriz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin.

Lizarran, 2023ko azaroaren 27an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2316847