9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Zurukuaingo UE-ZUR-21 exekuzio unitatearen plan partziala. Behin betiko onespena

Udalak, 2022ko abenduaren 15eko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen UE-ZUR-21 exekuzio unitatearen plan partziala, Zurukuaingo 21. poligonoko 47.-48.-49.-50.-147. eta 601. lurzatietan. Erabakia 2023ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12koan. Jendaurreko aldian alegazioak aurkezteko legezko denbora igaro da eta ez da halakorik egon.

Zangozako Udalak, 2023ko otsailaren 18an egin osoko bilkura berezian, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen, besteak beste:

Lehena.–Behin betiko onestea Zurukuaingo UE-ZUR.21 plan partziala, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatutakoa.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, dagozkion legezko ondorioak izan ditzan, eta sustatzaileari jakinaraziko zaio, baita Zurukuaingo Kontzejuari eta Nafarroako Gobernuari ere.

Aritzalan (Deierri), 2023ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2318447