9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Herri-haitzuloen erabilera norgehiagoka lagatzea. Eman gabe deklaratzea

Valtierrako Udalak, 2023ko martxoaren 10ean egindako osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen baldintza-agiri bat, zehazteko nor izanen ziren onuradunak, laga dakien 277., 293., 294. eta 295. herri-haitzuloen erabilera, norgehiagokako prozeduraren bidez. Iragarkia argitaratu zen 2023ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 28an.

Behin epea bukaturik, eta ez denez aurkeztu baloratzeko aski eduki duen proposamenik, Valtierrako Udalak, 2023ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, aho batez, eman gabe deklaratzea norgehiagokako prozedura hori, zeinak helburu baitu herri-haitzuloak lagatzea, ustiapen turistikorako.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Valtierran, 2023ko azaroaren 27an.–Alkatea, Manuel Resa Conde.

Iragarkiaren kodea: L2316880