9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Tebas-Muru Artederretako alkate Yolanda Obanos Irureren ebazpena, 2023ko urtarrilaren 8koa, alkatetzaren eskuordetzea egitekoa oporrak direla eta.

Kontuan harturik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluak (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordearen esku uztea, urtarrilaren 9tik 21era, biak barne.

Bigarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Tebas-Muru Artederretan, 2024ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2400363