9. ALDIZKARIA - 2024ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA
–IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK ERAKUNDE AUTONOMOA–

Epatze deia, 23-01458 gora jotzeko errekurtsoan interesdun direnei. Errekurtso hori jarri da Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruak 2023ko ekainaren 9an eman zuen ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak 2023-2024 ikasturterako

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Desirée Labarga Marínek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko buruak 2023ko ekainaren 9an eman zuen ebazpen baten aurka, zeinaren bidez onetsi baitziren eskoletan onartutako haurren behin betiko zerrendak 2023-2024 ikasturterako.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik) 10 egun baliodunean gehienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Iruñean, 2023ko abenduaren 13an.–Zuzendari kudeatzailea, Eunate Ayestarán Ayerra.

Iragarkiaren kodea: L2317424