2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia ematea. Estetika, ile-apainketa eta tatuaje zentroa
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko abenduaren 12an:
RUV 12-DIC-23 (31/UV).
Ikusirik LIO / 2023 / 2038 espedientea, Luis Goñi Gonzalezek sustatua, Bruna Leite Amaralen ordezkari gisa, jarduera sailkaturako lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, estetika, ile-apainketa eta tatuaje zentroa paratzeko San Anton kaleko 70ean, beheko solairuan, eta ikusirik udal txosten teknikoak, ebatzi dut: eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, baina ohartarazita baldintza hauek bete beharko direla:
–Jarduera irekitzeko lizentzia eskuratzeko, ezinbestekoa izanen da lokala –eta, zehazki, solairuartea, han egonen baita kokatua tatuaje-zentroa– egokitzea DB SUA agirian, A eranskinean, jasotako soluzioetako baten arabera. Hori egiterik ez badago, DB SUA agiriaren laguntza-agirian irisgarritasuna hobetzeko definituta dauden soluzioetako bat aplikatu beharko da. Obra bukaerako deklarazioan aurkeztu, dokumentatu eta justifikatu beharko da zer soluzio tekniko baliatu den. Orobat, soluzioaren argazkiak aurkeztu beharko dira, eranskin gisa.
–Lanek bat etorri beharko dute eskatutakoarekin, erantsitako dokumentazio teknikoarekin eta baldintza hauekin. Hortaz, obra osagarriren bat egiten bada, beste izapide batzuk egin beharko dira.
–Lizentzia honek ez du bide ematen zangarik edo bestelako obrarik egiteko bide publikoan. Horrelakorik egin nahi izanez gero, bereiz izapidetuko dira, eta egin baino lehen.
–Iturgintza, saneamendu eta aireztapen instalazioetan, besteak beste, aldaketak eginen dira haien funtzionamenduak mugak ez gainditzeko moduan zarata-mailari eta bibrazioei dagokienez, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen araudian ezarritakoari jarraikiz.
–Jarduerak benetako funtzionamenduan sortutako zarata-mailak zorrotz beteko ditu 135/89 Foru Dekretuaren 12., 15. eta 16. artikuluetan eta aplikatu beharreko araudian ezarritako mailak: azaroaren 17ko 37/2003 Zarataren Legea eta hura garatzen duten dekretuak (1513/2005 ED eta 1367/2007 ED, urriaren 19koa).
–Instalatu eta une oro mantenduko dira beharrezko instalazioak eta ekipamenduak suteen aurka babesteko, bai eta larrialdietarako argiak eta seinaleak ere. Horiek guztiek bete beharko dute Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-SI eta DB-SUA agirietan, Suteen aurkako Babeserako Instalazioen Erregelamenduan eta aplikatzekoa den gainerako araudi espezifikoan ezarritakoa.
–Larrialdietako argiek Eraikingintzaren Kode Teknikoko (EKT) DB-SUA4 agirian ezarritako ezaugarriak eduki beharko dituzte. Orobat, ebakuazio bideetako larrialdietako argiak eta ebakuazio-seinaleak ezin izanen dira sabaian sartuta egon; lurretik 2 eta 2,20 metro arteko tartea utzita jarriko dira, eta sabaiaren azpitik 30 cm-ra baino gehiagora. Hori guztia, bermatzeko funtzionatuko dutela nahiz eta sabaian ke-geruza bat eratu.
–Aireztapen-instalazioek eta instalazio termikoek beteko dituzte Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (EITE) ezarritako energia-efizientziako eta segurtasuneko eskakizunak, hain zuzen, berokuntza- eta klimatizazio-aparatuek (aireztapen mekanikoa barne) bete beharrekoak.
–Behar diren neurriak hartuko dira langileen, eraikinaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarreko legediak arlo horretan ezarritarakoarekin bat.
–Auzokideen atsedena babesteko, lanak egunez bakarrik eginen dira. Halaber, hauts-emisioak erabat kontrolatuta egonen dira, eta neurri egokiak hartuko dira zabaldu ez daitezen.
–Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan. Dena den, sortutako hondakinen kopuruak aplikazio-eremuaren barnean egon beharko du.
–Lanak egiten diren bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira bitarteko osagarriekin, horretarako lizentzia izapidetu beharko da aldez aurretik (salbuespena edukiontzia izanen da, hala xedatuta baitago dagokion udal ordenantzan).
–Fatxadako jarduketak beteko du Eraikingintza-ordenantza orokorraren 128. artikuluan xedatutakoa. Hala, tratamendu edo elementu osagarri apaingarriek ez dute fatxadaren lerrokadura gaindituko, justifikatutako moldurak edo estaldurak izan ezik (errotuluak barne). Dena den, horiek ezinen dira irten 10 cm-tik gora eraikuntzari eusten dion egituratik.
–Errotuluak fatxadan jartzeko, dagokion obra-lizentzia laburtua eskatu beharko da.
–Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 1 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu ondoren, aurkeztu beharko da irekierako erantzukizunpeko adierazpena, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera».
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko azaroaren 19an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317931