2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera lizentzia eta obra lizentzia ematea.
Elektrizitate-zerbitzugunea
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko abenduaren 1ean:
HEE 23-ABEN-01 (14/HE).
Ikusirik LIO / 2023 / 1278 espedientea, Miguel Larraburu Sorozabalek sustatua Iberdrola Clientes SAren izenean, jarduera sailkatuetako eta obretako lizentziak eskatuz, Juan Pablo II etorbideko 12. zenbakian elektrizitate-zerbitzugune bat jartzeko, eta Udalaren txosten teknikoak ikusirik, ebatzi dut:
1.–Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuan eskatu bezala, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Jarduera sailkatutzat jotzen da, 17/2020 Foru Legearen 3. eranskina aplikatuz. Beraz, lizentzia hau Miguel Larraburu Sorozabal arkitekto teknikoak prestatutako proiektuaren arabera ematen da. Proiektuak 2023/06/13 jaso zuen bisatua, eta barne du segurtasun eta osasun azterketa. Halaber, aplikagarria da 2023ko ekainaren 1eko eranskina, kamioiak sartu eta ateratzeko maiztasunari eta edukiontzien ezaugarriei dagokiena, eta azaroaren 25eko azalpen teknikoa, suteen aurkako babes neurriei buruzkoa.
Lanak eskatutakoaren arabera eginen dira, eta lizentzia berria emanen da obrako ohiko doikuntzen gainetik planteatzen den beste edozein obra osagarri egiteko.
Instalazioek Nafarroako Gobernuko Industria Zuzendaritzaren edo kasuan kasuko erakundeen nahitaezko baimenak beharko dituzte.
Instalazioa egungo urbanizazioaren sestra-lerroen arabera egokituko da. Obrak hasi aurretik, lerrokaduren eta sestren zuinketa orokorra eginen da, eta udal zerbitzuen egiaztapena eskatuko da.
Maria Lakuntza kalean aurreikusitako arkupea 4 bao berdinetan eginen da eta haren gainaldeko zerrenda ondoko partzelan dagoen gasolindegiaren zerrendaren berdina izanen da (kolorea eta materiala). Atari hori behin-behinekotzat joko da L-31.5 eta 31.6 lurzatien ataripea diseinatzen ez den bitartean. Lurzati horietan eraikitzen bada, horietarako onesten den diseinu berarekin eginen da ataripea.
Uneoro instalatu eta mantenduko dira suteen aurkako prebentzio neurriak eta obra eta jarduera sailkatuko 2023-06-13an bisaturiko proiektua erabiltzeko segurtasun neurriak, alegia, 21 A - 113 B eraginkortasun minimoko hauts lehorreko itzalgailu balioaniztuna,5 kg-ko CO2-ko itzalgailu bat, 24 V-etik gorako tentsio elektrikoaren mendeko elementuak babesteko.
Bateria-edukiontziak ENACek egiaztatutako kalitate sistema baten bidez fabrikatuak dira, IEC61439, IEC61000 eta IEC6261 arauen arabera. Suteetatik babesteko sistema bat dute, barne duena barruko suteak detektatzeko sistema, sirena, alarma sakagailua eta 10.4 litroko F500 eskuko su-itzalgailua.
Era berean, edukiontzien sistema diseinatu da sua 2 orduz jasateko, 100 mm-ko arroka-artilezko geruza isolatzaileari esker. Zuntz horiek erregaitzak dira, eta 1.000°C-tik gorako tenperaturak jasan ditzakete. Gainera, edukiontzia REI120 (fire performance) motakoa da, eta horrek esan nahi du gutxienez 120 minutuz eusten diola eroan-ahalmenari, integritateari eta sua oztopatzeko gaitasunari.
Kanpoko eremuak direnez, lurzoruak 3. motako irristakortasuna izanen du gutxienez, CTE, DB SUA 1, 1. apartatuaren arabera.
Eragiten dioten xedapenetan, Irisgarritasun Unibertsalari buruzko apirilaren 14ko 5/2010 Foru Legean eta 1989-06-29ko 154 Foru Dekretuan, Ezarritako oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzkoan, ezarritakoa beteko da.
Zaratak eta bibrazioak: aurkeztutako proiektuan aipatzen da 135/1989 Foru Dekretua bete beharra, zaratak edo dardarak sortzen dituzten jardueren baldintza teknikoei buruz. Dekretu hori indargabetu zuen Ingurumen eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen xedapen indargabetzaile bakarraren 2. zenbakiak, (abenduaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), III. kapitulua izan ezik. Lizentzia emateko baldintza da 1367/2007 Errege Dekretuaren baldintzak betetzea, hau da, gai horretan indarrean dagoen araudia.
Eraikuntzako kutxeta, zapata eta beste elementu guztiak lurzatien barnean kokatuko dira, lurzoru publikoa okupatu gabe eta lurzatiei eragiten dieten erabilera publikoko zortasunekin interferentziarik sortu gabe.
Honekin batera doaz Iruñerriko Mankomunitatearen eta AESAren (Estatuko Segurtasun Agentzia) txostenen kopiak, haietan ezarritako baldintzak bete ditzan lizentziaren titularrak.
Zehazki, zabor bilketa pneumatikorako hartuneari dagokionez, obra amaierako dokumentazioan sartuko da azkenean hartutako irtenbidea, betiere indarrean dagoen planeamenduaren eskakizunak bete beharko dituena.
2.–Barne urbanizazioari dagozkion baldintzak:
Lizentzia honek ez du babesten zangak egitea bide publikoan. Lurzatien alboan bertan zerbitzu galeria dagoenez, egin beharreko kanpo instalazioak, erdi-tentsiokoak barne, galeria horretatik eginen dira.
Baldintza hauek lizentzia honen xede den lurzati pribatuari aplikatuko zaizkio, eta eta eremu publikoko jarduketei ere bai; horientzat, gainera, berariazko lizentzia eskatu beharko da.
Eremu publikoan jarri eta/edo berritu beharreko zintarriak "Calatorao" motakoak izanen dira.
Sarbideko pasabideen tamaina gutxitu eginen da, edo haien beharra justifikatuko da, irizpidea izanik partzelarako sarrera eta irteera bat izatea, jarduerak behar bezala funtziona dezan, eta betiere kontuan hartuta espaloietan lehentasuna eman behar zaiela oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriei.
Elektrizitate-zerbitzugunearen proiektuan proposatzen den sarbidea bigarren mailako Maria Lakuntza kaletik du sarrera eta irteera Juan Pablo II etorbidetik, eta kontserbazio egoera egokian mantentzeko hirigintzako elementu hauek aurkeztu beharko ditu:
–Beharrezkoa da partzelan disuasio elementuak jartzea, eta horrez gain, behar diren elementu osagarri guztiak, ibilgailuei galarazteko ibilgailuak ibiltzeko prestatu gabeko oinezkoen eremuetan sartzea.
–Lehendik dagoen espaloiaren zoladuran eta zolan ebaketa bat egin beharko da, juntura bat sortuz, eta baldosaren eremuan ibilgailuen pasabidea markatu beharko da espaloian dagoen baldosaren ezaugarri berdineko baldosa zerrenda bat jarriz, gorri kolorekoa.
–Orubearen sarbidearen eraginpeko eremuan, zoladura pakete bat jarriko da, hormigoi lehorreko geruza batez osatua, zagor-geruza bat bezala landua, eta haren gainean, hormigoi eskuilatuz egindako zolata bat. Azken zoladuraren lodierak erabaki beharko lirateke aurreikusitako ibilgailu-mugimenduaren arabera eta haien tonajearen arabera. Sarbidearen zoladuraren aldaketa egiteko hondeatze lanak egitean egiturazko lurzorua dagoela ikusten bada, gomendatzen da hori kentzeko azterketa egitea, trafikoaren kargak jasateko diseinatuta eta eginda ez dagoelako.
–Espaloiaren kotarako sarbidea egin daiteke 1,2-1,5 m-ko luzerako malda baten bidez, hor pintatuz kolore horian eta beltzean engranatutako triangeluak, eta ez labaintzeko tratamendua emanez (beirazko mikroesferak, agregakin silizeoak...).
–30 cm-ko zerrenda gorrian ere (muturretan jarri beharreko baldosaren antzeko zabalera) eginen litzateke ez labaintzeko tratamendu hori; zerrenda hori elektrizitate-zerbitzugunearen sarbidean jarriko litzateke, "sarrera" eta "irteera" markatzeko.
–Ibilgailuen irteera eremuak espaloiaren aitzinapena behar du, bai elektrizitate-zerbitzugunerako pasabide eremua mugatzeko, bai eremuan aparkatuta dauden gainerako ibilgailuak babesteko. Horrek euri uren bilketan eragina badu, behar diren hustubideak aurreikusi beharko dira eta/edo ukitutakoak lekuz aldatu, betiere Iruñeko Mankomunitatearen araudia betez.
–Elektrizitate-zerbitzugunearen barneko seinaleztapen bertikala indartuko da, gasolindegiko sarrerako erreian noranzko debekatuko seinaleak eta irteerarako espazioan nahitaezko noranzko seinaleak jarriz. Juan Pablo II.a etorbidera jaisteko arrapala gainditu ondoren, STOP (bai seinale horizontaletan, bai bertikaletan) eta eskuinera nahitaez biratu beharra adierazten duten seinaleak jarri beharko lirateke, lehen proposatu dugun espaloi-aurrerapenean kokatuta.
–Bidegorria beltzez pintatu beharko litzateke hormigoizko zolarriaren gainean, ardatz etena eta bizikletaren ikurra adieraziz, eta egungoari jarraipena emanez. Bidegorriaren erabiltzaileak lehentasuna duenez zerbitzugunera sartzen diren autoen aurrean, ez da jarriko ez bide emateko, ez stop seinalerik.
Maria Lakuntza kalean farola lekuz aldatu aurretik, Hiri Kontserbazioko Alorreko teknikariekin harremanetan jarri beharko dute. Ezarri beharreko merkataritza jarduerari dagokion argiztapenak bide publikotik eginen den sarbidearen argitze egokia bermatu beharko du, eta ez trabarik egin, oinezkoen edo ibilgailuen zirkulazioan.
Betiere, bermatu beharko da jarri beharreko luminariek, batez ere markesinan aurreikusitakoek, ez dutela itsutzea eragiten inguruan.
Ahal dela, Maria Lakuntza kalean kentzen diren zuhaitzak birlandatuko dira Lezkairuko urbanizazioan dauden hutsuneak betez. Horretarako, obrak hasi baino lehen, Lorategi Zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko dira, haren jarraibideei jarraitzeko.
Nolanahi ere, gogorarazten da Pasatzeko Lizentzia eskatu beharko dela, eta une horretan Pasabideen Zerbitzuak erabakiko du behin betiko konponbidea eta plaken kokapena, ikusteko moduan. Pasatzeko lizentzia ematen den unetik, Trafikoari buruzko Udal Ordenantzaren 47. artikuluak indarra hartzen du, eta honela dio:
Pasatzeko lizentziaren titularraren ardura izanen da zoladurak edo zintarriak jasaten dituen kalteak, pasabidea egitea eta kentzea, eta espaloiko zintarria lehengoratzea, seinale bertikalak nahiz etzanak (zintarriko eta galtzadako pintura) zuzen paratu eta zaintzea.
Horrexegatik, Udalak eskatzen ahalko du hura konpondu, sendotu edo nahi den pasabiderako egokitzeko, bai lizentzia eman aurreko baldintza gisa, bai lizentzia eman ondoko edozein unetan.
3.–Baimentzea jabari publikoak okupatzea proiektuan edo segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterlanean jasotzen diren obrako elementu osagarriak jartzeko, honako baldintza hauetan:
–Unitateak 725,00 m²-ko azalera du.
–Eremu publikoaren okupazioa eta babesa behar bezala seinaleztatu beharko dira, eta aplikatzekoa den araudiak horretarako xedatzen duenaren arabera eginen dira.
–Okupazioa kendu egin beharko da Udalak eskatuz gero.
Jabari publikoa okupatu baino lehen Udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio, okupazioa egokitzeko trafikoaren beharren arabera.
Obrak egin bitartean behar diren neurriak hartuko dira langileen, instalazioaren erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarreko legediak arlo horretan ezarritakoarekin bat. Segurtasun eta osasun koordinatzailearen eskakizunak beteko dira.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Lizentzia hauek iraungitzat joko dira, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 8 hilabeteko epean. Lizentzia hau iraungitzat joko da, baldin epe horietan obrak hasi edo bukatu ez badira.
Obrak bukatu eta neurri zuzentzaileak ezarri ondoren, interesdunak eraikina lehen aldiz erabiltzeko lizentzia eta instalazioaren irekiera lizentzia (edo jardueraren hasiera, erantzukizuneko aitorpenarekin) eskatu beharko ditu, honako hauek aurkeztuta:
–Instalazioaren hiru argazki.
–Obra bukaerako planoak.
–Obra amaierako ziurtagiri ikus-onetsia, lizentzia honetako baldintza guztiak betetzen direla bermatzen duena eta obra eta instalazioen benetako kostua adierazten duena.
Bereziki, baterien kudeaketa, espedientean agertzen den bezala, kudeatzaile espezializatu baten bidez egin behar denez, kasu honetan, Ecoplás Fundazioaren kontratazioa justifikatu beharko da.
Era berean, instalazioak bere teknologiari eta eskakizun teknikoei dagokienez elementu bereziak dituenez, Obra Amaierako agiriarekin batera obran jarritako elementuek eskakizun horiek guztiak betetzen dituztela bermatzen duen ziurtagiria aurkeztuko da.
Jabari publikoaren okupazioa edo aprobetxamendua bukatu ondoren, aitorpena (edo ziurtagiria, hala badagokio) aurkeztu beharko da Ogasun Arloan, eta bertan jaso beharko dira denbora (hasierako data eta bukaerako data) eta azalera okupatua, dagozkion tasak likidatzeko. Partikularrak Udalari horren berri ematen dionean bukatuko da okupazioa edo aprobetxamendua (ordenantza fiskal arautzailea). Aitorpen hori ez aurkeztea zerga arloko arau-hauste astuntzat har daiteke, eta zehapena jartzen ahalko da Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskaritzako Zerga Ordenantzan jasotako xedapenei jarraikiz.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317930