2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentzia eta obra-lizentzia ematea.
Ikasleen egoitza
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi ordezkariak honako ebazpen hau eman zuen, 2023ko azaroaren 17an:
RUV 17-NOV-23 (1/UV).
Ikusirik LIO/2023/727 espedientea, Tamacite Dos Ibéricak sustatua, jarduera sailkatuaren lizentzia eta obra-lizentzia eskatzeko, ikasleen egoitza eraikitzeko Agoitz kalean, z.g., eta ikusirik Udalaren txosten teknikoak, ebatzi dut:
1. Honako hau jakinaraztea alegazio-egileari:
1.–Trafikoaren afekzioari buruzko alegazioaren edukia ebaztea ez dagokio espediente honi.
2.–Lizentzia emateko, bete beharko da xedatutakoa 135/89 Foru Dekretuaren 13., 14., 15. eta 16. artikuluetan (foru dekretu horren bidez, zaratak edo bibrazioak eragiten dituzten jarduerek bete beharko dituzten baldintza teknikoak ezartzen dira) eta urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan (haren bidez Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatu zen, zonifikazio akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez).
3.–Espediente honetan ez dira jasoko eraikinaren inguruko eremua urbanizatzeari lotutako gairik.
2. Eskatutako lizentziak ematea aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere baldintza hauek betetzen badira:
Lanak eskatutakoaren araberakoak izanen dira, eta obra osagarriren bat egiten bada, beste lizentzia bat beharko da.
Aurkeztutako eranskina (erregistroko data: 2023-10-31) aurreko dokumentazioaren gainetik egonen da, kontraesana sortzen den puntuetan.
Instalatu eta une oro mantenduko dira oinarrizko proiektuan, jarduera sailkatuko proiektuan eta eranskinetan jasotako suteen aurkako prebentzio-neurriak eta erabilerarako segurtasun-neurriak.
Larrialdietako argiak instalatuko dira, horrela betez SUA 4 oinarrizko dokumentuko 2. apartatua (Larrialdietako argiak).
Eskuzko babes-instalazioen seinaleztapena eginen da DB SIko 4. atalaren 2. puntuaren arabera.
Ebakuazio-bitartekoen seinaleztapena eginen da DB SIko 3. ataleko 7. apartatuaren arabera.
Eremu okupagarrietan estaldura gisa erabiliko diren eraikuntza-elementuak honako hauek izanen dira: EFL zoruetan, eta C-s2,d0 hormetan eta sabaietan. Espazio ezkutu ez-estankoetan, sabai aizunetan, zoru goratuetan, honako hauek izanen dira: BFL-s2 lurzoruetan, eta B-s3,d0 hormetan eta sabaietan. Gainera, beteko dute SI 1 ataleko 3. puntuan espazio ezkutuei buruz ezarritakoa.
Baoek, eskailerek, desnibelek edo barandek, erortzeko arriskua badakarte, babestuta egon beharko dute, bat etorriz horretarako xedatuta dagoenarekin Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 75. eta 82. artikuluetan eta DB-SUA-1 agirian. Karelei eta barandei dagokienez, baoek ezin dute izan 12 cm-tik gorako dimentsioa, eta zolaren mailako zirrikituek 5 cm-tik beherakoak izan behar dute.
Iruñerriko Mankomunitatearen 2023ko martxoaren 31ko txostenean (erantsita dago) ezarritako baldintzak bete beharko dira.
Garaiera gainditzen duten eraikin eta instalazioek bete beharko dituzte Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorraren 11. artikuluan ezarritako baldintzak.
Atikoko solairuko karelerainoko garaiera, gehienez, 22 metrokoa izanen da, fatxadaren erdiko puntuan.
Igogailu, berokuntza, elektrizitate, gas eta abarren instalazioek Nafarroako Gobernuko Industria Zuzendaritzaren edo kasuan kasuko erakundeen nahitaezko baimenak beharko dituzte.
Instalazioek zorrozki bete behar dituzte 135/89 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluetan ezarritako baldintzak instalazioari, funtzionamenduari eta soinu-mailei buruz.
Jardueraren eta hari lotutako instalazioen benetako funtzionamenduan sortzen den zarata-mailak bete behar ditu urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuan (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena, zonakatze akustikoari, kalitate-helburuei eta emisio akustikoei dagokienez) eta aplikatu beharreko beste araudi batzuetan ezarritako muga-balioak.
Garajetik datorren airearen irteerek ez dute ingurumen arloko eraldaketarik edo nahasmendurik sortuko kanpoko ingurunean.
Obrak egitean, behar diren neurriak hartuko dira langileen eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko, indarrean dagoen araudiarekin bat.
Martxoaren 28ko 23/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, obrak egiteko, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen edukitzailea den eraikitzaile bat kontratatu beharko da, behar bezala inskribatuta egonen dena Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren dagokion erregistroan.
Lanak hasteko epea 6 hilabetekoa da, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita. Obrak bukatu beharko dira hasi eta gehienez ere 24 hilabeteko epean.
Lizentzia honek ez du jasotzen zangak egitea bide publikoan.
Obrak egin bitartean jabari publikoko lurrak okupatu behar badira, aldez aurretik dagokion lizentzia eskatu beharko da.
Lizentzia hauek izapidetu dira oinarrizko proiektu baten arabera, eta horregatik ez da eraginkorra. Izan ere, uztailaren 26ko 1/2027 Legegintzako Foru Dekretuaren 194.6 arabera (horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eraikuntza-proiektua aurkeztu beharko da, ebatzi ahal iateko eskaera emandako lizentziarekin bat datorren ala ez.
Obrak bukatu ondoren, lehen erabilerako lizentzia eskatu beharko da, eta horretarako eraikuntzak eta lokalak erabiltzeko inprimakia aurkeztu behar duzu (inprimakia Armada etorbideko 2-5.eko gure bulegoetan duzu eskura edo www.pamplona.es webgunean), inprimakian ezarritako dokumentazioarekin batera, obra-bukaerako ziurtagiri teknikoa barne, eskaera-orria ematen den leku berean emandako ereduaren arabera.
Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Iruñean, 2023ko abenduaren 19an.–Alkatea, María Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317929