2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
23-0446 gora jotzeko errekurtsoa, Milagrosako hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bateginaren behin betiko onespenaren aurka
María Josefa Huesa Iribarrenek, María Cruz Garcia Huesak –María Pilar Huesa Gilen ordezkari gisa– eta Elena Huesa Odérizek –María Teresa Odériz Divassonen ordezkari gisa– gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Nafarroako Administrazio Auzitegian Iruñeko Udalaren osoko bilkurak hartutako 12-ENE-23 (2/CU) erabakiaren aurka. Erabaki hori 2023ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratu zen, otsailaren 7an, eta haren bidez behin betiko onetsi zen Milagrosako hiri-jarduketarako plan bereziaren testu bategina.
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Iruñean, 2023ko abenduaren 7an.–Alkatea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2317256